21:10

Donostia

Kanpaina solidarioa

San Sebastian Gastronomika, Greziara errefuxiatuei janaria prestatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Egitasmoa Chios uhartean egingo dute, eta kanpaina baten barnean dago, zeinak aurreikusten duen errefuxiatuentzako dirua biltzea ere.

  • Errefuxiatuen talde bat, Grezian. Argazkia: EFE.

    Errefuxiatuen talde bat, Grezian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hainbat euskal chef Greziara joango dira azaroan, xede izanik Chios uharteko esparruan dauden errefuxiatuei janaria prestatzea egun batzuetan. Egitasmoa kanpaina baten barnean dago; kanpaina horretan, halaber, aipatu uhartean dauden errefuxiatuentzako dirua bilduko dute. Donostiako San Sebastian Gastronomika kongresuak bultzatu du dena.

San Sebastian Gastronomikak, hala, bat egiten du "Zaporeak Solidario" proiektuarekin; Intxaurrondo Gastronomia Elkarteak zuzentzen du proiektu hori, eta, dagoeneko, sukaldeak abiatu dituzte zenbait errefuxiatu-esparrutan, eta, martxotik, egunero 1.700 laguni ematen die jaten.

7canibales web orriak ere babesten du kanpaina; hiru etapa izango ditu eta urtearen amaierara arte egingo dute.

Hiru etapa

Lehen etapan, orain abian jarri duten honetan, herritarrei eskatuko diete euro bat ematea "Zaporeak Solidario" egitasmoaren kontuei; helburua da eguneko ume baten elikadura kudeatzea. Kudeaketa hori San Sebastian Gastronomikaren epaimahai teknikoak egingo du; Arzak, Berasategui eta Subijana, hiru Michelin izar dituzten sukaldari gipuzkoarrak, epaimahai horretan daude.

San Sebastian Gastronomika kongresua urrian egingo dute, 2tik 5era, Kursaalen, eta bertan gauzatuko dute bigarren etapa. Kutxak jarriko dituzte, bai eta elkartearen postu txiki bat ere, eta bertara joaten direnei proposatuko diete 30na euro ematea.

Kopuru sinbolikoa da, edozein ekarpen onartuko baita, baina antolatzaileek kalkulua egin dute: 2.000 parte-hartzailek 30na euro ematen badute, beharrezkoak diren 60.000 euro bilduko lituzkete, hau da, Greziako errefuxiatuak hilabete batean elikatzeko beharrezkoa den dirua.

Egunero, diru-bilketa nola doan islatuko du Kursaalen jarriko duten markagailu batek.

Azaroan, hirugarren etapa egingo dute: hainbat sukaldari joango dira Greziara, errefuxiatu-esparrua bisitatzeko, "eta komunikabideetan ere ager dadin jasanezina den egoera hau", esan du agiri batean San Sebastian Gastronomikak.

Gastronomikak.

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago