13:19

Donostia

Ostiralean

Igeldo aldean zirkulazioa itxiko da, Espainiako Itzulia dela eta

Agentziak | Erredakzioa

Ostiral honetan, irailak 2, aldaketak egongo dira Donostiako erdialdean eta Igeldora igotzeko edo bertatik jaisteko errepidean. Udalak garraio publikoa erabiltzeko eskatu die herritarrei.

  • Espainiako Itzulia. Argazkia: EFE

    Espainiako Itzulia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ostiral honetan, irailak 2, Espainiako Itzuliaren 13. etapak Donostia zeharkatuko duenez, 11:00etatik 16:00etara bitartean, trafiko aldaketak aurreikusi dituzte erdigunean eta Igeldoko kaleetan.

14:00etatik 15:30era, zirkulazioa itxiko da Igeldora igotzeko eta handik jaisteko bidean eta Donostiako erdialdean. Lasterketako gorabeheren ondorioz, baina, baliteke ordu-tarte horiek aldaketak izatea.

Gainera, 11:00etatik aurrera, auzotarrak edo inguru hartako bezeroak bakarrik sartu ahalko dira Igeldora.

Arrazoi horregatik, ordu-tarte horretan ibilgailu pribatuak ez erabiltzeko gomendatu du Donostiako Udalak, batez ere honako zonaldeetan: Ondarreta, Erdigunea, Gros, Ategorrieta hiribidea eta Jose Elosegi alkatearen hiribidea.

Erdiguneko trafikoa itxita egongo denez, horrek zenbait arazo sor ditzakeela azpimarratu du Pilar Arana Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio arloko zinegotziak.

Horregatik, Itzuliak Donostia zeharkatuko duen ordu horietan ibilgailu pribatuak ez erabiltzeko edo, behar-beharrezkoa balitz, beste toki batetik igarotzea eskatu die herritarrei.

Aldaketak garraio publikoan

Neurri handi batean, zirkulazio aldaketa horrek eragina izango du Igeldo, Antigua, Erdialde, Gros, Jai Alai, Ategorrieta eta Buenavista auzoetako Dbusen zerbitzuetan. Hori dela eta, Boulevard zumardiko geltokiak behin-behinean, lekuz aldatuko dira:

5, 18, 21, 25, 26 eta 28 lineak: Urbieta 34ra.

8, 9, 13 eta 29 lineak: Ategorrieta-Kotxetegietara.

16 linea: zerbitzurik gabe.

19 zerbitzua: Urbieta 38ra.

31 linea: Easo kalera, San Bartolome kaleko kantoira.

42 linea: Epaitegietara.

Era berean, Lurraldebus eta beste operadore batzuek kudeatzen dituzten lineak ere kaltetu daitezke, eta baliteke zerbitzuan atzerapenak izatea.

rapenak izatea.

rapenak izatea.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena