Gizartea -

Irailak 1 eta 2

Hauek dira Espainiako Itzuliak eragingo dituen trafiko aldaketak

Ostegunean eta ostiralean, Ertzaintzak aldaketak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat errepidetan.

Espainiako Txirrindularitza Itzulia. Argazkia: EFE
Espainiako Txirrindularitza Itzulia. Argazkia: EFE
Espainiako Txirrindularitza Itzulia. Argazkia: EFE

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 1ean eta 2an, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat errepide zeharkatuko ditu Espainiako 2016ko Itzuliak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak arretaz ibiltzeko eta seinale eta agenteei kasu egiteko eskatu die bai gidariei eta baita proba jarraituko duten zaleei ere.

Ostegunean, irailak 1, Kantabriako Los Corrales de Buelna herrian hasi eta Bilbon amaituko da etapa. Txirrindulariak 14:43 eta 14:54 artean sartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, aurreikuspenen arabera, 17:27 eta 17:56 artean amaituko da etapa hori. Hala, BI-630 errepidetik sartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Bertan, 11 kilometro egingo dituzte, baina Karrantza Harana Traslaviñarantz (Artzentales) igaro, eta berriz sartuko dira Kantabriako lurretan. CA-152 bidean zehar, 7 kilometro egingo dituzte, eta, ondoren, bigarrenez sartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Sopuerta eta Santelices (Muskiz) igaro ostean, N-634 errepidetik, Muskiz, Ortuella, Trapagaran, Bilbo, Galdakao eta Elorritxueta ibilbidea egingo dute, ondoren Bilboko Kale Nagusian kokatutako helmugara iristeko, Maria Diaz de Haro kalearekin bat egiten tokian jarriko baitute.

Elorritxuetako igoerari dagokionez, errepidearen zirkulazioa 11:00etan itxiko dute. N-634 errepidean, Bilbo eta Galdakao arteko tartean, nabarituko du trafikoak eragin handiena, lasterketa bi aldiz igaroko baita Bilbotik eta Elorritxueta gainetik.

Ostiralean, irailak 2, Bilbon hasi eta Nafarroako Urdazubin amaituko da etapa. 11:45ean, Bilboko Udaletxearen parean abiatuko dira txirrindulariak, eta ondorengo ibilbide neutralizatua egin beharko dute: Udaletxeko zubia, Uribitarte pasealekua, Abandoibarra etorbidea, Guggenheim Museoa, Jesusen Bihotza plaza, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Federico Moyua plaza, Recalde zumarkalea, Salbeko zubia, Maurice Ravel etorbidea, Artzain Onaren kalea, Guridi Musikariaren plaza, Zumalakarregi etorbidea.

Bestalde, abiadazko irteera N-634 errepidearen 105 kilometroan finkatuta egongo da, Galdakaon. Errepide horri jarraituta, herri hauetatik igaroko da lasterketa: Amorebieta-Etxano, Durango, Berriz, Zaldibar, Ermua, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Deba, Zumaia, Zarautz, Orio, Igeldo mendiko gaina, Donostia, Errenteria, Oiartzun eta Aritxulegi gaina.

11:00etan, baina, Igeldo mendirako igoerarako, errepidea itxiko dute zirkulaziorako. Oiartzunen ere trafikoa mugatuko dute, eta, behar izanez gero, itxi egingo dute bidea, Aritxulegi gainerako sarbidean. Azkenik, zirkulazioa eten egingo da txirrindulariak igaro baino ordubete lehenago. Etenaldi horiek eragin berezia izango dute N-634 errepidea sarbide duten herrietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Txirrindularitza Espainiako Itzulia Bilbo berriak Donostiako informazioa Galdakao albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Ermua Eibar argazkiak Amorebieta-Etxano albisteak Elgoibar EAE Muskiz Gizartea Albisteak Gaur Orio berriak Durango argazkiak Trapagaran bideoak Ortuella Errenteria albisteak Deba albisteak Eguneko albisteak