cerrar buscador

18:11

Donostiako Aste Nagusia

Aste Nagusia

Berdintasunari keinua Donostiako Aste Nagusiaren kanoikadan

Erredakzioa

Aurten, 'Artillero' abesti ezaguna abesteko ardura Aste Nagusiko egitaraua osatzen laguntzen duten 27 elkarteetako ordezkariena izan da.

6:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Alderdi Ederretik jaurtitako kanoikadak eman dio hasiera Donostiako Aste Nagusiari. Arratsaldeko zazpiak aldera, bolbora usainak eta Gipuzkoako hiriburuko erdigunean bildutako jendearen poztasunak lekua eman zieten zazpi egunez luzatuko diren jaiei. Izan ere, heldu da donostiarrek hainbesteko irrikaz itxaroten zuten eguna.

Aurtengo kanoikadak berritasun puntua izan du, gainera. Izan ere, lehen aldia da kanoiaren mukia emakume batek pizten duena. Onintza Mokoroak izan du pribilegioa, bere aitak, Luis Mokoroa Artilari Nagusiak, aukera hori eman baitio. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak azaldu du azken orduan eskaini ziotela, eta Onintza Mokoroak baietza eman ziela. "Pausu txiki bat” dela adierazi du, baina berdintasunean aurrera egitea den guztia "zerbait ona" dela.

Nahiz eta ofizialki jaia kanoikadaren ostetik hasi den, ordu batzuk lehenago soma zitekeen jaien hasiera. 'Los Bebes de la Bulla', 'Deiadar', 'Taupada' eta 'Sambatuak' musika taldeek hiriko leku ezberdinetatik abiatu ziren Alderdi Ederrera, bidetik jendea haiengana hurbiltzea lortuz. Han, 'Artillero' abesti herrikoia abestu ostean, Artillari Nagusiak su eman dio kanoiaren mukiari.

Su artifizialak, erreklamu nagusia

Aurten, 'Artillero' abesti ezaguna abesteko ardura Aste Nagusiko egitaraua osatzen laguntzen duten 27 elkarteetako ordezkariena izan da. Keinu horrekin, Udalak talde horiek egiten duten lana goraipatu nahi izan du.

Kanoikadaren ostetik, jaietako ekitaldi ezberdinek jendez eta algaraz beteko dituzte Gipuzkoako hiriburuko kaleak zazpi egunez, datorren larunbatera arte. Aurreko urteetan gertatu bezala, su artifizialen txapelketa izango da jai programako ekitaldirik jendetsuena. Aurten 51. edizioa ospatuko da, eta Madrilgo Vulcano piroteknia etxeak izan du txapelketa zabaltzeko beta. Iaz, Gasteizko, Logroñoko Iruñeko, Alacanteko eta Ejidoko lehiaketak irabaztea lortu zuen.

Segurtasun neurriak

Jendearen segurtasuna bermatzeko, Donostiako Udalak martxan jarri du Aste Nagusiko Segurtasun Plana. Zeregin horretan arituko dira, lan txanda ezberdinetan, Udaltzaingoko 300 agente.

Iruzkinak