Gasteizko jaiak
JAIAK GASTEIZEN
AITOR RUIZ | EITB.EUS
Arabako hiriburuak Blusa eta Nesken eguna ospatuko du uztailaren 25ean. Hiriko hainbat auzotan izango diren jaiek osatuko dute udako festen agenda.
Blusaren eta Neskaren egunaren ibilbidea 2014ko Andre Mari Zuriaren jaietan. Artxiboko irudia: EFE
Urtero abuztuaren 4tik 9ra ospatzen diren Andre Maria Zuriaren jaiek uda markatuko dute Gasteizen. Udaberriak jaiei hasiera eman zien apirilaren 27an eta 28an San Prudentziorekin. Ekainean, hiriko hainbat auzok euren jaiak ospatuko dituzte, eta uztailaren 25ean, Andre Maria Zuriaren jaien aurretik, Blusa eta Nesken eguna izango da Gasteizen.
Apirilaren 27an eta 28an, San Prudentzio Arabako patroi historikoaren omenezko jaiak ospatu ziren. Hilaren 27an, Gasteizko Probintzia Plazan izan zen danborradak hasiera eman zien jaiei. San Prudentzioko ekitaldi aipagarrienetako bat Armentia basilikarako ohiko erromeria da. Horren inguruko zelaietan, lehiaketa gastronomikoak, herri kirolak eta beste hainbat ekimen antolatzen dira.
Jai hauen ostean, ekainean, Gasteizko ondorengo auzoetako jaiak izango dira: Arana, Alde Zaharra, Txagorritxu, Lakuabizkarra, Errekaleor, Judimendi, Santa Luzia, Lakua, Aranbizkarra-Aranbide-Arantzabela, Ariznabarra eta San Martin. Uztailean, ostera, Adurtza, Koroatzea, Hegoalde eta Zabalgana auzune eta auzoetakoak. Azken auzo honetan uztailaren 14tik 17ra izango dira.
Uztailaren 25ean Blusa eta Nesken eguna izango da. Andre Mari Zuriaren omenezko jaien atarikoak izango direnak. Ospakizun honetan, hiriko taldeek, blusa eta nesken koadrilekin batera, baratxurien erosketa tradizionala egin eta urteko lehenengo zezenei aurkezpen-paseoa burutzen dute. Ganadu-azoka, zezenketak, herri kirolak eta ekitaldi musikalak ere izango dira, besteak beste.
Andre Mari Zuriaren jaiak
Urtero legez, Gasteizek Andre Maria Zuriaren jaiak ospatuko ditu abuztuaren 4tik 9ra. Abuztuaren 4an, Andre Maria Zuriaren plazan, jaien txupinazoa izango da Zeledonen jaitsierarekin batera.
Lehenengo bi egunetan, abuztuaren 4ean (Andre Mari Zuriaren eguna) eta 5ean, egingo dituzte ekitaldi erlijioso gehienak: Egunsentiko Arrosarioa, Farolen prozesioa, Lore eskaintza Andre Maria Zuriari ?
Abuztuaren 7an Zeledon Txiki eta Neska Txikiren eguna izango da. Umeek bereganatuko dute protagonismoa, Plaza Berrira egiten duten jaitsierarekin. Hilaren 8an blusa eta neska beteranoen eguna izango da. Egun horretan, 60ko hamarkadako koadrilek festaz beteko dituzte kaleak.
Abuztuaren 9an, Zerriaren egunean, hiriko koadrilek irina jaurtiz igaroko dituzte kaleak. Gainera, hainbat ekitaldi tradizionalek ere izango dute euren lekua Andre Mari Zuriaren jaiak: herri kirolak, euskal dantzak, bertsolariak ?
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa