18:18

Herriak eta Hiriak

Jaiak

Gasteizek debekatu egin du Zeledonen jaitsieran beirazko botilak erabiltzea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Debekua urratzeak 90 euroko isuna ekarriko du. Iazko abuztuaren 4an, gutxienez 85 pertsona zauritu ziren.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizko Udalak debekatu egin du Zeledonen jaitsieran eta igoeran beirazko botilak sartzea Andre Maria Zuriaren plazan eta alboko kaleetan.

Gorka Urtaran alkateak ostiral honetan sinatu du debekua onartzeko dekretua.

Urtero, 40.000 pertsona inguru bildu ohi dira Andre Maria Zuriaren plazan, eta ohitura da xanpain botilak irekitzea eta puruak erretzea.

Urtaranek gogorarazi duenez, urtero hainbat pertsona zauritzen dira ohitura horren ondorioz, eta bera ere noizbait zauritu dela aitortu du.

Horregatik, alkateak debekatu egin du beira sartzea Andre Maria Zuriaren plazan eta ondoko kaleetan: Prado, Loma Jenerala, Diputazioa, Plaza Berria Mateo Moraza, Arquilos, Errementari, Hedegile eta Zapatari.

Debekua urratzeak 90 euroko isuna ekarriko du.

Iazko abuztuaren 4an, garbiketa zerbitzuek 10-500 tona beira bildu zituzten. Gainera, gutxienez 85 pertsona zauritu ziren, eta horietako 8 ospitalera eraman behar izan zituzten.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena