18:35

Herriak eta Hiriak

Jaiak

Gasteizko Udalak erretiratu egin du Andre Maria Zuriaren jaietako kartela

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Egileak kartel bera aurkeztu zuen 2013an, eta hori lehiaketako arauen aurkakoa da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizko Udalak erretiratu behar izan du Andre Maria Zuriaren Jaietarako kartela, hura iragarri eta ordu batzuetara, ohartu baitira ez dela berria.

Kartelak “18:00” du izena, eta Alexandre Fernandezek egin du. Lehiaketan irabazlea izan da, eta hala iragarri du Udalak gaur goizean.

Nolanahi ere, handik ordu batzuetara egiaztatu dute egileak kartel bera aurkeztu zuela 2013an ere, eta hori arauen aurkakoa da.

Udalak kartela erretiratu baino lehen, Fernandezek berak ere uko egin zion sariari, hanka-sartzeaz ohartu zenean, ez baitzekien urtez urte halabeharrez kartel berria aurkeztu behar dela.

Udalak aurki baieztatuko du zein izango den jaietako kartela.

Hau da erretiratutakoa:

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena