Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilbo

Artxandako jolas parke zaharra udazkenean eraitsiko dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bizkaiko Foru Aldundiak 1,5 milioi euroko diru partida erabiliko du eraisketa lanetarako eta hondakinak kentzeko.

1:37

Bizkaiko Foru Aldundiak udazkenean hasiko ditu Artxandako jolas parke zaharra eraisteko lanak, eta 2017ko Aurrekontuetako 400.000 euro eta 2018koetako 1.100.000 bideratuko ditu zeregin horretarako.

Foru Diputazioak jakinarazi duenez, Finantza, Aurrekontu eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak obrako horretarako zuzendaritza kontratatzeko eta eraisketa lanak egiteko eta hondakinak kentzeko lanak esleitzeko prozesua hasiko du.

Instalazioen jabea den heinean, jolas parkea eraistea ezarri zuen legegintzaldi honetarako konpromisoen artean, eta 2016ko Aurrekontuetan horretarako diru partida bat ezarri zuen. Hala ere, Bizkaiko Diputazioak atzeratu egin zuen jolas parkea eraisteko lana; izan ere, gastuetan lehentasunak ezartzea eta lehentasunezkotzat jotzen ez zituen proiektuak baztertzea erabaki zuen.

Eraistea gauzatu arte eta instalazioen egoera aintzat hartuta, Foru Aldundiak azpimarratu du debekatuta dagoela jolas parkearen barrutira sartzea; izan ere, eraikin batzuen teilatuetan dauden metalezko xaflak erortzeko arriskua dago, egiturak hondatuta daude, eta apurtutako kristalak eta ebakiak eragin ditzaketen objektuak daude.

Jolas parke zaharrerako sarbidea eragozteko neurriak hartu arretik, pertsona batzuk bertara sartzen ziren zantzuak ditu Diputazioak.

Jolas parkea 1974ko irailaren 14an inauguratu zuten, eta 1990ean itxi. Artxandako jolas parkeak hamar hektareako azalera okupatzen du, eta Ganguren mendiaren hegal batean dago, Galdakaoko Udalaren lurrekin mugan.