Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak 2017

Peñen Federazioak jarrera matxisten aurkako mugimenduarekin bat egin du

Agentziak | Erredakzioa

#gizonkeriatikgizontasunera kanpainaren helburua estereotipo matxisten aurka egitea da, Sanferminetan ez ezik, urteko egun guztietan.

  • Argazkia: EiTB.

    Argazkia: EiTB. Iruñeko Peñen manifestazioa, eraso matxisten aurka.

Iruñeko Peñen Federazioak #metachodemacho #gizonkeriatikgizontasunera estereotipo matxisten aurkako mugimenduarekin bat egin du. Publikatu duen manifestuan adierazi duenez, Sanferminetan harreman desorekatuak eta arriskutsuak sortzen dituzten rolak deuseztatzen ditu Federazioak.

“Horregatik, Iruñeko Peñetako gizonek eraso matxistarik ez izateko gakoa esparru publikoetan zein pribatuetan erasotzailerik ez egotea dela gogoratu nahi dugu”. Bada, manifestuan adierazi duenez, “erasotzailerik gabe ez dago erasorik”.

Peñen Federazioak erantzukizuna gizon guztiengan dagoela azpimarratu nahi du, eta gizonei “gizarte parekidea eta biolentziarik gabekoa sortzeko berebiziko garrantzia” dutela gogorarazi nahi izan die.

“Indarkeriarik eta indarkeria matxistarik gabeko gizartearen alde borrokatzeko, gure kideak diren emakumeekin konprometitzen gara, eta haiekin bat egiten dugu”. Horrez gain, jarrerak aztertzeko konpromisoa hartu dute “txiki eta sotilenetik, argi identifika daitezkeen eraso matxistetaraino”. Izan ere, argi utzi nahi izan dutenez, keinu eta jarrera guztiek dute garrantzia.

Aipatutako proposamena bideo batekin batera aurkeztu du Peñen Federazioak, eta Sanferminetarako abian jarritako mugimenduak jaietarako ez ezik, urte osorako baliagarria dela aipatu dute. “Harreman parekideak eta osasuntsuak” sortze aldera, “beste maskulinotasun batzuk” aztertzeko beharraz ere aritu dira.

ere aritu dira.