Itxi

Herriak eta Hiriak

GASTEIZKO JAIAK 2017

Zeledonen jaitsierakin, lehertu da festa Gasteizen

EITB.EUS

Ostiral honetatik aurrera eta abuztuaren 9ra arte, festa betean aritu ahal izango dira bertako bizilagunek zein bisitariek sei egunez.

17:19

 

Ohitura onei jarraipena emanez, abuztuaren 4arekin batera, San Migel elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazara jaitsi da Zeledon bere aterki ezagunarekin Gasteizko 2017ko jaiei hasiera emateko. Horrenbestez, 60. urtez bete du Zalduondoko baserritarrak bere tradizioarekin.

Panpinak astiro egin du Andre Maria Zuriaren plazako bi izkinen arteko ibilbidea, eta bere helmugara iritsi denean, Gorka Ortiz de Urbinak hartu dio txanda, hau da, duela hamazazpi urtetik Zeledon hezurmamitzen duen gasteiztarrak.

Ortiz de Urbinari kostatu egin zaio plaza zeharkatzea bere aterkia eta txapela galdu gabe. Behin, San Migel elizako balkoira itzuli denean, Gorka Urtaran Gasteizko alkateari eta Eva Garcia Saenz de Urturi txupinenari hiriko musuzapi gorria jarri dikie.

Bere lehen mezua plazan bildutako jendeari eskerrak emateko izan da, plazan barrena egin duen ibilbidean izan duten jarreragatik. Ondoren, bere egin du eraso sexisten aurkako leloa "Ez da ez". Gerora, ildo bereko beste erreferentzia garbi bat helarazi die bertaratu direnei: "Disfrutatu, parte hartu eta pentsatu gauzak egin baino lehen!".

chupinazo-bajada-celedon-2017-vitoria-gasteiz-la-blanca_

Aldarri eta aldarri artean, hainbat aldiz abestu du Zalduondoko baserritarraren abestia, plazan bildutako jendearen laguntzarekin. Kantu horietako bat abestu ostean, honako hau esan du: "Bazen garaia, Araba garbia!". Hitz horiek Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko hartutako erabakiari egindako erreferentzia zuena izan dira, gerora Ortiz de Urbina berak kazetariei baieztatu dienez.

Azkenik, zoramen betean jarri ditu plazan zeudenak bere azken aldarrikapenaren: "Gora Zeledon!, Gora Gasteiz! Gora Araba!".

 

BIDEOA: Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon, gasteiztarrei zuzendu zaienean.

 

Aurretik, Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarrak Gasteizko jaiak iragartzen dituen txupinazoa jaurti du. Saenz de Urturi Arabako hiriburuan girotuta dauden El Silencio de La Ciudad Blanca eta Los Ritos del Agua eleberri ezagunen egilea da. Bi horietako lehena, gainera, Andre Maria Zuriaren jaietan dago girotuta.

 

 

BIDEOA: Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarrak txupinazoa bota uen unean.

Jai horietan ugariak izango dira programazioaren barruan izango diren jarduerak, kontzertuak, su artifizialen ikuskizunak eta zezensuzkoak? Baina suzkoak besterik ez dira izango, aurten ez baita zezenketarik egongo jaietan. Horien ordez, Iradier Arenak hainbat kultur eta aisialdi ekitaldi hartuko ditu: pilota, zirkua, umeentzako ikuskizunak, bigantxak...

Bajada Celedón Zeledon jaitsiera 2017 Vitoria Gasteiz

Andre Maria Zuriaren plazak zuen itxura txupinazoaren aurretik. Argazkia: EiTB

FIESTAS BLANCA VITORIA 2017

Zeledon, zerutik Andre Maria Zuriaren plazara jaisten. Argazkia: EFE

FIESTAS BLANCA VITORIA 2017

Zeledon, bere ibilbidea bukatu ostean. Argazkia: EFE

Bestalde, aipatzekoa da Zeledonen jaitsieran beirazko ontziak albo batera uzteko sustatu den kanpaina, plazan inor zauririk izan ez dezan. Zentzu horretan, Gorka Urtaran alkatea oso pozik azaldu da herritarren erantzunarekin.

Emaitza horren adierazgarri garbia da, aurtengo jaitsieran larrialdi zerbitzuetakoek pertsona bakarra artatu behar izan dutela beiraz zaurituta. Joan zen urtean, aldiz, 82 pertsona artatu behar izan zituzten.