08:58

Herriak eta Hiriak

ANDRE MARIA ZURIA 2017

Gasteiztarrek datorren urtera arte agurtu dute Zeledon

EITB.EUS

Jai giroan bizitako sei egun izan dira, baina emakumezko batek salatutako eraso sexista batek ilundu egin ditu.

10:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Andre Maria Zuriaren plazak milaka gasteiztar hartu ditu beste behin bart, Zeledon datorren urtera arte agurtzeko. Abuztuaren 4an egindako kontrako ibilbidea egiten ikusi dute, San Migeleko dorrera iritsi den arte.

CELEDON ZELEDON IGOERA 03 EITB

Zeledon San Migeleko dorrerako bidea egiten. Argazkia: EiTB

Andre Maria Zuriaren omenezko jaiei agur esan behar izan dieten arren, eta aurreko egunetan pilatutako nekeak bere eragina izan badu ere, plazan bildu direnek azken ahalegina egiteko prest zeudela erakutsi dute, eta merezitako agurra eman diote Zeledoni.

CELEDON ZELEDON IGOERA 09 EITB

Giro ezin hobea bizi izan dute Andre Maria Zuriaren plazan bildutakoek. Argazkia: EiTB

CELEDON ZELEDON IGOERA 04 EITB

Musikak eta kandelen argiek alaitu dute Zeledonen igoera. Argazkia: EiTB

Gasteiz jai giro betean murgildu duten sei egun izan dira; alabaina, abuztuaren 5ean emakumezko batek salatutako sexu erasoak ilundu egin ditu.

Jaietako azken egunean izandako udazken giroak (euria tarteka eta 20 gradutik beherako tenperatura) ez ditu blusak eta neskak kikildu, eta hiriko kaleak alaitu dituzte egun osoan zehar.

Gauean, M-Clan taldeak eskainitako kontzertuaren txanda izan da, eta Murtziako taldeak Zeledonen igoeraren aurretiko orduak alaitu ditu.

CELEDON ZELEDON IGOERA 10 EITB

Txupinazoa jaurti ondoren abiatu da Zeledon San Migel elizako kanpandorrera. Argazkia: EiTB

Zalduondoko baserritarra datorren urtera arte agurtu ostean, normaltasunera bueltatu dira gasteiztarrak, baina, aurretik, txokolate eta bizkotxo dastaketa batek apur bat gozatu du itzulera hori.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena