Herriak eta Hiriak
Aste Nagusia
agentziak | erredakzioa
Ezingo dutenez ekitaldian egon, preso donostiarraren ahizpa, Haizea, izango da jai egitarauaren hasieraren "ahotsa eta begiak".
Donostiako piraten bordaia. Argazkia: Efe
Donostiako Piratek Sara Majarenas presoa eta Izar alaba izendatu ditu Aste Nagusi Piratari hasiera emateko txupinera. Hautatuek ezingo dutenez ekitaldian egon, preso donostiarraren ahizpa, Haizea, izango da jai egitarauaren hasieraren "ahotsa eta begiak".
Donostiako Piratek agiri batean azaldu dutenez, Majarenas eta Izar aukeratu dituzte 'Matti' pertsonaia izateko, eta biei ezarri dizkieten "baldintza gogorrengatik" ezingo dutela Aste Nagusian izan kritikatu dute.
Era berean, 'Ezkila Kapitaina' pertsonaia Ubarroiak Groseko kofradiari egokituko zaiola iragarri dute.
Bestalde, piratek berretsi dute "jai herrikoi, parte-hartzaile, euskaldun eta feministak" sustatzen dituztela, eta ez dutela onartuko "emakumeen aurkako inolako erasorik".
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa