Itxi

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia

Marijaiak itsasadarretik egingo duen ibilbidearekin bat egingo du Bilbok

Agentziak | Erredakzioa

22:00etan hasiko da Marijaiari agur esateko ekitaldia. Aurten, berrikuntzak izango dira, eta Udalak argi makilak banatuko ditu bidea argitu dezaten.

  • Marijaia, 2016ko Aste Nagusiari agur esateko unean. Argazkia: EiTB

    Marijaia, 2016ko Aste Nagusiari agur esateko unean. Argazkia: EiTB

Igande honetan Bilboko Aste Nagusiari agur esateko ordua iritsiko da. Arrazoi horregatik, bilbotarrek eta bisitariek Marijaia agurtzeko hitzordua dute gauean, Udaletxeko zubira iritsi orduko Bilboko jaietako ikonoa sugarren artean ahituko da, hurrengo urtean indar handiagorekin berpizteko. Marijaiari agur esateko ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko dute 22:00etatik aurrera eitb.eusek eta ETB1ek.

Marijaiaren erreketak azken puntua jarriko dio Aste Nagusiari, bihar, abuztuak 27. Bederatzi jaiegun bizien ondoren, “Agur, Marijaia” kantaren soinuarekin batera, jaien irudi den emakumea garren artean desagertuko da hurrengo urtean, berriz, indar gehiagorekin berragertzeko.

21:00etan, hainbat traineru Deustuko klubetik atera eta Pio Barojako pantalanera zuzenduko dira. Guztira, 28 arraunlari zuriz jantzita eta jaien zapia lepoan jarrita pregoilaria eta txupineraren bila hurreratuko dira. 21:45ean, arraunlariek beraien arraunak altxaturik, Nati Ovelleiro pregoilariari eta Ane Ortiz Askapeña Konpartsako txupinerari harrera egingo diete. Biei ongi etorria emango zaie, dantza zein txistu musika ikuskizun batekin.

22:00etan, ontziak Mesedeetako zubira abiatuko dira Marijaia itsasadarretik burutuko duen ibilbidetik gidatzeko. Agurra 22:20ean hasiko da. Marijaia ‘Tomatera’ deritzon ontzian igota Areatzako zubitik Udaletxera joango da. Ibilbidea 25 minutuko iraupena izanik.

Musika ibilbide guztian zehar entzun ahal izango da itsasadarreko bi aldeetan jarriko diren soinu-dorreei esker. Udalak argi makilak banatuko ditu bilbotarrek Marijaia burutuko duen ibilbidea argitu dezaten eta txosnek beraien argiak itzaliko dituzte merezi duen agurra eskaintzeko. Udaleko zubira heldu ahala, pregoilariak hitz batzuk eskainiko dizkio Marijaiari, eta 22:35ean inguru, erreko da.

Marijaiari agur esateko ekitaldi horrekin, bederatzi jaiegun hauetan haur zein nagusientzat garatutako 400 bat ekitaldi desberdinak atzean geratuko dira.

geratuko dira.