Itxi

Herriak eta Hiriak

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati eraso egitea egotzita

Agentziak | Erredakzioa

Erasoa igande honetan gertatu da, San Frantzisko kalean, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

Bilboko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du San Frantzisko kalean emakume bati eraso egitea egotzita.

Eraso matxista igande honetan gertatu da, San Frantzisko kalean, Udalak jakitera eman duenez.

Bilboko Udaleko talde politikoek eraso matxista hori "irmotasun osoz" gaitzetsi dute adierazpen batean.

Ekintza honek osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa izateaz gain, giza-eskubideen haustura larri eta jasanezina dakarrela esan du Udalak, eta ekintza ulertezintzat jo du.

Bilboko Udalak eraso hau gaitzesteko ekintzetan parte hartuko du eta Genero Indarkeriaren alorrean Arretarako eta Prebentziorako Programaren udal zerbitzuak horietaz baliatu behar dituztenen esku jarriko ditu, arreta osoa eta berezitua eskaintzeko asmoz.

______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.