13:11

Herriak eta Hiriak

Donostia

2018ko Urrezko Danborra aukeratzeko prozesua ireki dute

Agentziak | Erredakzioa

Hautagaitzak azaroaren 5era arte aurkeztu ahalko dira, eta herri-bozketa abenduaren 11tik 17ra egingo da. Abenduaren bukaeran jakingo da zeinek lortu dituen boto gehien.

  • 2018ko Urrezko Danborra

    2018ko Urrezko Danborra aukeratzeko aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Donostiako Udala.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urrezko Danborra aukeratzeko prozesu berria martxan da. Eneko Goia Donostiako alkateak eta Duñike Agirrezabalaga Parte-hartze zinegotziak eman dute horren berri, eta, hain zuzen ere, urrian, azaroan eta abenduan egongo da prozesua zabalik.

Gaur hasita, Donostian erroldatuta dauden herritar guztiek Urrezko Danbor parte-hartzaileena jasotzeko hautagaiak proposatu ahalko dituzte, baina elkarteek, fundazioek, kirol klubek eta Donostiako Udaleko taldeek ere egin ahalko dituzte. Proposamenak web atariaren bidez egin ahalko dira, eta gune berezia jarri da bertan horretarako, baina Udalinfoko bulegoetan (Altza, Easo, Morlans eta Udaletxeko bulegoetan) eta Herri Partaidetza sustatzeko Easoko bulegoan ere egin ahalko dituzte proposamenak. Bertara joaten diren pertsonek laguntza teknikoa jasoko dute proposamena on-line plataformaren bidez egiteko. Hautagaiak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da.

Azaroaren 6tik 17ra Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Sailak proposamenak aztertuko dituzte eta txostena egingo dute. Txosten hori Udalaren Bozeramaileen Batzordera bidaliko da, eta batzorde horrek 3-5 hautagaitza aukeratuko ditu azaroaren 20a eta 23a bitartean.

Hurrengo bost eguntean, hau da, azaroaren 24a eta 29a bitartean, Donostiako Udala hautagaiekin harremanetan jarriko da Urrezko Danborra jasotzeko hautagai izan nahi duen jakiteko.

Abenduan erabakiko da

Hautagaitza saritua abenduan jakingo da, eta, horretarako, herri-bozketa egingo da abenduaren 11tik 17ra. Donostian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako donostiarrek parte hartu ahal izango dute bertan. On-line eman ahalko da botoa, Udalaren webgunean, eta Udalinfoko bulegoetan (Altza, Easo, Morlans eta Udaletxea) eta Herri Partaidetza sustatzeko Easoko bulegoan ere bozkatu ahalko da. Bertan, laguntza teknikoa egongo da on-line plataforma bidez bozkatu ahal izateko.

Pertsona bakoitzak behin bozkatu ahal izango du, eta horretarako hainbat datu eskatuko zaizkio. Horrenbestez, "pertsona bat boto bat" printzipioa bermatuko da.

Bozketa amaitu eta prozesua egiaztatutakoan, hautagai irabazlearen izena argitaratuko da, eta abenduaren amaieran berretsiko du Udalbatzak irabazlea.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena