Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Balea bat agertu da Zarautzen: 2017ko azaroak 22

Herriak eta Hiriak

BITXIKERIAK

Bederatzi metroko balea bat agertu da Zarautzen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/11/22

Balea zere txiki bat da. Antza denez, hiru egun daramatza Zarautz inguruan. Dirudienez, normaltasunez elikatzen ari da, horregatik, gaixotasunik ez duela uste dute.

  • Whatsapp
  • Bidali

Bederatzi metroko luzera duen balea agertu da Zarautzeko (Gipuzkoa) uretan, Ambar itsas faunaren ikerketa eta kontserbaziorako elkarteak jakitera eman duenez.

Zarauzko balearen bideo hau berehala zabaldu da sare sozialetan.

Iturriaren arabera, balea zere txiki (Balaenoptera acutorostrata) bat da. Antza denez, hiru egun daramatza Zarautz inguruan. Dirudienez, normaltasunez elikatzen ari da, horregatik, gaixotasunik ez duela uste dute.

Ezohikoa ez da

Erakunde horretako ordezkari batek azaldu duenez, espezie horren presentzia ez da ezohikoa Bizkaiko Golkoan. Zere txikiak batez ere neguan topatu daitezke, hala ere, “animalia askotan ikus daiteke orokorrean”.

Zere txikia deitzen zaio, familiako gainerako espezieekin alderatuta, oso txikia delako. “Modu legalean komertzialki ustiatu daitekeen” zetazeo espezie bakarra da egun.

Hamar metroko luzera izan dezake, baina tamaina ohikoena zazpi edo zortzi metrokoa da. Gehienetan ez ditu bost edo zazpi tonak gainditzen, baina emeak arrak baino handiagoak izan ohi dira.

Zetazeoak arrainak, zefalopodoak eta krustazeoak jaten ditu. Mundu guztiko uretan aurkitu daiteke, baina ur hotzetan zonalde tropikaletan baino arruntagoa da.

Udan latitude garaietan biltzen da, eta neguan baxuagoetan. Hala eta guztiz ere, migrazio oso aldakorra du.

Genetikoki hiru populazio daude, bat Atlantiko iparraldean, beste bat Ozeano Barearen iparraldean eta hirugarren bat hego hemisferioan, Ambarren atariak zehaztu duenez.

Urte honen hasieran beste balea bat agertu zen Getarian. 13 metro luze zen eta bi egun igaro zituen Getariako portuan. Orduan bezala, oraingoan ere ikusmin handia sortu da balearen inguruan.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena