Herriak eta Hiriak
GASTEIZ
Ez da inor aurkeztu Gasteizen zezenketak antolatzeko Udalak egindako deialdira
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gaur gaurkoz ez da zezenketarik izango Andre Maria Zuriaren jaietan. Hala ere, Udalak astelehenera arte itxarongo du enpresaren batek dokumentazioa posta bidez bidali baldin badu ere.
-
Zezenketak Gasteizen. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Gasteizko Udalak ez du 2018ko Andre Maria Zuriaren jaietan zezenketak antolatzeko eskaerarik jaso. Dena den, Udalak itxaron egingo du enpresaren batek dokumentazioa posta bidez bidali baldin bada ere.
Azkenean eskabiderik egon ezean, hutsik geratuko da lehiaketa eta bigarren urtez jarraian ez litzateke zezenketarik izango Gasteizko jaietan.
Eskaerak egiteko epea asteartean (13:00etan) amaitzen zen eta Udaleko iturriek baieztatu dutenez, ez da eskaintzarik iritsi erregistrora. Baliteke enpresaren batek, epe barruan, eskaera postaz bidali izana eta, badaezpada, astelehenera arte prozedura administratiboa ez ixtea erabaki du Udalak.
Astelehenean eskabiderik ez dagoela baieztatzen bada, udalbatzak esleitu gabe utziko du lehiaketa eta erabaki hori Udal Gobernuak berretsi beharko luke.
i beharko luke.