Herriak eta Hiriak
Danborrada
Danbor-hotsa isildu da Donostian, Banderaren Jaitsierarekin
Erredakzioa
Milaka lagun izan dira festaren amaiera-ekitaldian; egun oso hunkigarria izan da, Richard Oriberentzako Urrezko Danborrarekin eta txikienek Haur Danborradan erakutsitako ilusioarekin.
Donostiako Konstituzio Plazan egin dute, urtero legez, Banderaren Jaitsiera, eta, horrenbestez, amaitu egin da 2018ko Danborrada, milaka donostiar bertan zeudela. Festa-eguna oso hunkigarria izan da, Richard Oribe igerilariak jasotako urrezko Danborrarekin, alde batetik, eta hainbat eta hainbat umek Haur Danborradan erakutsitako ilusioarekin, bestetik; gainera, aurten urtarrilaren 20an larunbata izan dela kontuan izanik, ohi baino jende gehiago ere izan da Gipuzkoako hiriburuan.
Gauerdia pixkat jota (horixe izan da gaueko bitxikeria), Union Artesana danborra astintzen hasi dira, xede izanik San Sebastian Martxa jotzea, azken aldiz aurten; ordu horretan, Eneko Goia alkateak Donostiako bandera jaisteari ekin dio. Behean, donostiarrak aipatutako Elkartea eta hiriko alkatea laguntzen ari ziren, euren ahotsekin eta danborrekin; kontuan izanik larunbat gaua zegoela aurretik, zalantzarik gabe hainbatek jarraituko zuten gozatzen zenbait orduz.
"Munduko gizonik zoriontsuaren emozioa, Donostiako titan batena"
Gogoan izateko egun baten amaiera izan da. Richard Oribek seguru ez duela inoiz ahaztuko. Berak jaso du 2018ko Urrezko Danborra, herritarrek hala erabakita. Eneko Goia alkateak eman dio, eguerdian.
Garaipen-zerrenda izugarria duen atleta da Oribe. Ekitaldian, haren kirol-lorpenak goraipatzeaz gain, jaio zenetik izan duen "jarrera borrokalaria" azpimarratu dute, horrek bilakatu baitu "hobetze, inklusio eta ilusio eredu".
Alkateak hunkituta hitz egin du, Oribe "titan donostiarra" dela nabarmentzeko. "Abentura erraldoi eta paregabe" baten protagonista dela ere adierazi du, "ez baita ezer egin gabe geratu", desgaitasuna duen pertsona izan arren, eta "egunero hobetzea" izan duelako helburua, lehiatu eta "bikaintasuna" erdiesteko.
"Munduko gizonik zoriontsuena" dela esan dute Oriberen lagunek eta familiak. Orain arteko lortutako urre olinpiko guztiek baino ilusio gehiago egin diola onartu dute. Amaieran, garaikurra eskertu ez ezik, sentitzen duen zoriontasuna agertu du igerilariak.
Haur Danborrada, kolorez beteta
Oriberi Urrezko Danborra eman baino pixka bat lehenago, umeak izan dira protagonistak Donostiako kaleetan. Hain zuzen, Haur Danborradaren desfilean hiriko erdialdean ibili diren 42 ikastetxe eta elkartetako 4.995 umeak; Auzoetan, gainera, beste 3. 015 ume ibili dira.
2019ko Danborrada dago, jada, donostiarren jomugan; oraingoz, gogoratzeko modukoa izan den egun bat amaitu berri da.