Itxi

Herriak eta Hiriak

Red Bull Cliff Diving 2018

Red Bull Cliff Diving Bilbo 2018: Jauzien txapelketa ez galtzeko gida

eitb.eus

Jakin behar duzun informazio guztia, eskura: noiz da txapelketa? eta entrenamenduak? zein da jauziak ikusteko leku onena?

  • Argazkia: Bilboko Udala

    Argazkia: Bilboko Udala

Bilbok Red Bull Cliff Diving jauzien ikuskizuna hartuko du larunbatean, ekainak 30. Hona hemen ekitaldiaz gozatu ahal izateko gida:

 

ITSASONTZIETATIK NOLA IKUSI

Ekitaldia ikusteko ikuspegirik onenetako bat Ibaizabal itsasadarretik lortuko da. Itsasontzi, txalupa, stand up paddle eta mota guztietako ontziak palko VIP onena izango dira, baina 100 baino ez dira sartuko.

Ekitaldiaren egunean ontziarekin Salbeko zubiaren eremura sartu nahi bada, eskabide hau aldez aurretik deskargatu eta bete beharko da. Gero, hona bidali: info@innevento.com

- Izena emateko epea leku guztiak bete arte egongo da irekita (100 ontzi baino ezin izango dira sartu), baina ekainaren 24a izango da azken eguna.

- Sartzen diren ontziak kontrolatzeko ordutegiak: 12:30etik 15:30era (garrantzitsua: txapelketak iraun bitartean, 16:00etatik 19:30era, ezin izango dira ontziak mugitu, ez sartzeko, ez irteteko).

 

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN ZABALDEGITIK

Lur idorretik ere ikusi ahal izango da ekitaldia. Salbeko zubira begira dagoen hiriko edozein lekutik ikusi ahal izango bada ere, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegia da ondo ikusteko lekurik onenetako bat.

Ekitaldia leku horretatik ikusi nahi baduzu, jarraitu hurrengo arauak eta gomenduak:

- Logistika- eta segurtasun-arrazoiak direla eta, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegian, gehienez ere, 2.500 ikusle sartuko dira.

- Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegira sartzeko, zuzendu behar da: Bilboko Turismo Bulegora joan (Biribila plaza 1) ekainaren 27an, 28an edo 29an, 10:00etatik 20:00etara. Eskumuturrekoa bertan eskuratu ahal izango da.

- Ekitaldiaren egunean, zure eskumuturrekoarekin sartuko zara ikusleen gunera. Sarrera itsasadarraren albo berean egongo da, Ingelesen landako kaiko pasealekuan.

- Sarrera 14:30etik egongo da irekita, eta ekitaldia 17:00etan hasiko da (19:30ean amaituko da).

 

ORDUTEGIAK:

- Osteguna, ekainak 28: Entrenamenduak 16:30tik 19:00etara

- Ostirala, ekainak 29: Entrenamenduak eta lehenengo errondako sailkapenak 17:00etatik 19:30era

- Larunbata, ekainak 30: Txapelketa 17:00etatik 19:30era

 

NOLA JOAN SALBEKO ZUBIRA

- Trenez: RENFE, “Bilbo Abando” geltokia.

- Autobusez: 01, 10, 13, 18 eta A7 lineak “Museoa 1 / Henao” geralekuan // 11 eta 71 lineak “Salbe / Igogailua” geralekuan eta “Campo Volantin / Salbe” geralekuan.

- Tranbiaz: Pio Baroja, Guggenheim eta Abandoibarra geralekuak.

- Metroz: Moyua geltokia.

- Autoz: Areatzako, Pio Barojako, Euskadi plazako eta Euskalduna Jauregiko aparkalekuak.

 

AHOLKUAK ETA GOMENDIOAK

- Aglomerazioak saihesteko ikusteko zonetara garaiz joatea.

- Ekitaldiaren zonan segurtasunaz arduratzen diren antolaketako arduradunen eta inguruan egongo diren Udaltzaingoaren nahiz Ertzaintzaren adierazpenei arreta eskaintzea.

- Ikusteko zonetan aglomerazioak saihesteko irteera eta sarrera kanalak egongo dira.

- Ihes biderik hurbilena non dagoen jakitea izatea gomendatzen da.

- Lehiaketan ezingo da Salbeko zubira gerturatu.

- Gogoan izan Salbeko zubitik ezin izango direla jauziak ikusi, ezta zubian bertan egon ere.

- Itsasadarrean larrialdietarako zerbitzu-kanal bat egongo da eskuinaldeko bazterrean. 15 metroko zabalera izango du, baina itsasontziek ezin izango dute erabili. Seinalatuta egongo da, eta handik irteteko eta larrialdiko kasuetarako baino ezin izango da erabili.

- Txapelketa amaitzen denean, berehala hustuko da Guggenheim museoko zabaldegia; izan ere, gauean (20:30) egongo den Vetusta Morla taldearen kontzerturako prestaketa-lanak egingo dira.

- ONTZIAK: Sartzen diren ontziak kontrolatzeko ordutegiak: 12:30etik 15:30era. (Garrantzitsua: txapelketak iraun bitartean ezin izango dira ontziak mugitu, ez sartzeko, ez irteteko).

 

ZIRKULAZIO MURRIZKETAK

Murrizketa garrantzitsuenak larunbatean, ekainaren 30ean, gertatuko dira 15:00etatik 20:30era, eta Salbeko zubian ibilgailuen zirkulazioari eragingo diote. Nolanahi ere, bi noranzkoetan erabat itxia egongo da. Oinezkoek joan-etorriak bakarrik Campo Volantin pasealekutik hurbil dagoen espaloitik egin ahal izango dituzte.

Ordutegi berean Recalde zumarkalean trafikoa geldituko da, Salbeko zubiaren noranzkoan, Moyua plaza eta Mazarredoren artean. Tarte hori garraio publikorako irekia egongo da, baina atzerapenak eman daitezke. Zeharkako bideen zirkulazioa libre utziko da.

Murrizketa berberak errepikatuko dira ostegunean, ekainaren 28an, 15:30etik 19:00etara, eta ostiralean, 29an, 16:30etik 20:30era.

Hautazko desbideratze modura Maurice Raveletik datozen ibilgailuak etorbide honetatik Ugasko tunela - Pio X.a - Deustuko zubirantz bidera daitezke. Bestalde, Moyua plazatik eta zeharkakoetatik datozenak Euskadi plaza – Deustuko zubia – Pio X. –Ukasko tunela – Maurice Ravalerantz joan daitezke edo Pio X.anetik Txorierriko tunelerantz aireportura edo korridorera iristeko.

Gainera, larunbatean, ekainaren 30ean, 15:00etatik 20:30era gutxi, Abandoibarra etorbidean, Lehendakari Leizaola eta Uribitarte kalearen artean, ibilgailuen zirkulazioa mugatuko da eta Ramon Rubial kaleraino egoiliarrentzat garajeetarako pasabide librea utziko da. Unibertsitate etorbidea ibilgailuen trafikorako itxia egongo da bi noranzkoetan Agirre Anaien kalean eta Salbeko plazan. Ernesto Erkoreka plaza Campo Volantinekin gurutzatzen den horretan, ausaz moztuko da, esklusiboki Castaños eta Matikora doazen ibilgailuei pasatzen uzteko.

Udaltzaingoak, jendea etorri ahala gomendagarria bada, Unibertsitate etorbidea trafikorako itxi dezake, Agirre Anaien biribilgunetik Campo Volantin Tibolirekin gurutzatzen den punturaino.

Salbeko igogailua, Deustutik hurbilago dagoena, zubia itxita dagoen bitartean zerbitzuz kanpo egongo da, probako partaideek esklusiboki erabiliko baitute.

Salbeko zubiari dagokion espaloia, Deustutik hurbilago gelditzen dena, egun horietan guztietan moztuko da desmuntatze lanak amaitu arte. Oinezkoei kontrako espaloira desbideratuko zaie.

Era berean, larunbatean, Guggenheim museoaren zabalguneko sarbidea, Louise Bourgeoisen “Ama” eskulturatik Anish Kapoorren “Zuhaitz garaia eta begia” eskulturaraino, 2.500 pertsonetara mugatuko da. Ildo horri jarraikiz, logistika eta segurtasun arrazoiak direla-eta, toki horretara identifikazio eskumuturrekoarekin bakarrik sartu ahal izango dira eta, horretarako, aldez aurretik turismo bulegoan jasoko dute eskumuturrekoa.

Halaber, larunbatean, proba egiten den bitartean, debekatuta egongo da Unibertsitate etorbidearen 2. eta 8. zenbakien artean aparkatzea, eta bidegorria Salbeko plazatik Agirre Anaien kaleraino moztuko da.