Itxi

Beste kirolak

Ekainaren 30ean

Jauzien Red Bull Cliff Diving lehiaketa, berriro ere Bilbon

Agentziak | eitb.eus

Munduko jauzilari onenak ikusi ahal izango dira berriro ere La Salbe zubitik jauzi ikusgarriak egiten.

Gaur egin da ofiziala. Antolatzaileek jakitera eman dute Red Bull Cliff Diving izeneko txapelketa Bilbora bueltatuko dela aurten ere.

Texasen (AEB) hasiko da ekainaren 2an eta Bilbora ekainaren 30ean helduko da. Munduko jauzilari onenak ikusi ahal izango dira berriro ere. Red Bull Cliff Divingen hamargarren urteurrenean Bizkaiko hiriburua berriro ere izango da protagonista. La Salbeko zubia eta Guggehheim museoa artean jokatuko da eta 27 metroko altueratik egingo dira jauziak.

Bilbon jokatzen den hirugarren aldia izango da aurtengoa, azkena duela hiru urte izan eta bertan milaka pertsona bildu ziren.

Jonathan Paredes mexikarra da egungo txapelduna eta beste 13 jauzilari izango ditu aurkari 2018ko garaikurraren bila.