08:17

Herriak eta Hiriak

sanfermines 2018

Fuente Ymbrokoek ziztu bizian egin dute plazarako bidea laugarren entzierroan

eitb.eus

2 minutu eta 15 segundotan sartu dira seiak; lasterketa garbia eta oso arina egin dute. Zazpi korrikalari eraman dituzte ospitalera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Fuente Ymbro Cadizeko ganadutegia aski ezaguna da Iruñeko jaietan, eta 2018ko sanferminetako laugarren entzierroaren protagonista izan da. Fuente Ymbroko zezenek 2 minutu eta 15 segundotan behar izan dituzte ibilbidea osatzeko, lasterketa garbia eta oso arina eginda.

Zezen-taldea bat eginda eta koldarrak gidatuta ibili da, erritmo bizian egin dute bidea, izan ere, aurten egindako entzierrorik azkarrena izan da.

08:00etan puntuetan jo dute kanpaina eta zezenak berehala irten dira Santo Domingoko kortatik, metro gutxira bidea galdu duen koldar baten gidaritzapean. Hori dela eta, bi zezen lasterketaren buruan izan dira segundo batzuetan, koldarrak bere lekua hartu duen arte.

Abiadura bizian eta elkartuta, Cadizeko zezenek Santo Domingoko aldapa igo eta Udaletxeko plaza zeharkatu dute, korrikalariak erortzen ziren bitartean, ez baitira gauza izan zezenen erritmoa jarraitzeko.

 

Egoera horretan egin dute Mercadereres kalea, eta Estafetako bihurgunetik ezkerreko horma ere ukitu gabe igaro dira, horri esker, aurretik zuten abiadurari eutsi ahal izan diote.

Kale horren erdian, bi korrikalari lurrera erori dira eta zezen taldea gainetik pasatu zaizkie ia ohartu gabe, baina "Hechizo" izeneko zezena erori egin da eta korrikalari talde bat erorarazi du, arreta gehiagorik jarri gabe. Halere, horrek eragin du zezena metro batzuetara atzerago geratzea, eta bidea berak bakarrik bukatu du.

Telefonica eta plazarako sarreran ere zenbait eroriko izan dira, korrikalari askok parte hartu dutelako lasterketan, eta atzean geratu den zezen hori ia aurreko taldearen parean geratu da.

Ibilbide osoan egin bezala, zezen taldea plaza egin du alderik alde, laguntzaileek ia esku hartu barik.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Zazpi korrikalari artatuta

Zazpi korrikalari eraman dituzte Nafarroako Ospitalera sanferminetako laugarren entzierroaren ondoren. Zazpiek pronostiko arina izan dute, eta sendagiria jaso dute dagoeneko.

Zehatz-mehatz, hiruk sorbalda bihurritu dute. Beriango L.E.E. (51 urte), Estafetatik eraman dute; Madrilgo F.S.G. (26 urte) Telefonica ingurutik; Schuandorfeko (Alemania) S.F. (38 urte), Telefonica ingurutik baita ere.

Beste bat Miamiko korrikalaria da D.M., 50 urtekoa, eta horrek klabikula apurtu du, Telefonica parean. 20 urteko gazte irundar batek, I.P.E.ek, traumatismoa izan du eskuineko belaunean eta kolpea hartu du gerrialdean, Espoz eta Minatik gertu.

Era berean, Iruñeko 23 urteko beste gazte bat ere, A.M.Z., eta Milagroko P.S.B. gaztea artatu dituzte ospitalean; Estafeta eta Telefonica ingurutik eraman dituzte, hurrenez hurren.

Zazpi zezen Iruñean

Fuente Ymbrok hiriburu nafarreko Zezenaren Feriako Saria jaso du 2005, 2007, 2010 eta 2011 urteetan. Gainera, ganadutegi horretako lau zezenek Carriquiri Saria jaso dute 2006, 2008, 2010 eta 2013an.

Aurtengo sanferminetarako Ricardo Gallardok hori zezen beltz, bat azpizuria, bat mulatoa, bat gaztain kolorekoa eta beste bat muxika kolorekoa. 500 eta 570 kiloko arten pisatzen dituzte.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena