Itxi

Herriak eta Hiriak

Operazio berezia

Bilbao BBK Live jaialdian Altamirako taxi geltokiari eutsiko dio Udalak

Agentzia | Erredakzioa

Auzokideek kentzea eskatu zuten, 'sarbidea kolapsatzen' duela argudiatuta. Udalak mantentzea erabaki du, emakumeentzako 'puntu beltzak' saihestearren.

  • 2017ko Bilbao BBK Live. EFE

    2017ko Bilbao BBK Live jaialdiaren argazkia. EFE

Bilboko Udalak iragarri duenez, Bilbao BBK Live musika jaialdian Altamirako auzoan paratzen duten taxi geltokia bere horretan mantenduko du, "puntu beltzak saihesteko" eta "emakumeak babesteko".

Alfonso Gil Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotzi eta alkateordeak prentsaurrekoa eman du goizean jaialdiari begira Udalak prestatu duen operatibo berezia aurkezteko. Agerraldian atzo Altamira-Arestizabala auzoko Guztientzat elkarteak taxi geltoki horren harira egindako kritikei erantzun die zinegotziak. Auzokideen ustez, geltokia han paratzeak "auzoaren sarbide bakarra dena kolapsatzen du: auzokideak, Bilbobuseko autobusak eta taxiak, denak, oso leku eskasean batzen direlako". Hori horrela, geltokia handik kentzea galdegin zioten Udalari.

Gilek erantzun duenez, Udala irtenbide bat topatzen ari da, "baina ez bakarrik Bilbao BBK Live jaialdiarentzat, hiriarentzat baizik".

Informazio gehiago, laster...