Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostia

Bandera berdea Kontxan da berriz, analisiak kutsatuta ez dagoela ezarri ostean

eitb.eus

Loretopean bandera gorria mastatik kendu dute, astelehenetik bainua hartzea debekatuta egon eta gero, itsasoko ura ur fekalekin kutsatuta egon delako.

  • Loretopea, Donostiako Kontxako hondartzan. Argazkia: EFE

    Loretopea, Donostiako Kontxako hondartzan. Argazkia: EFE

Bainua hartzea baimenduta dago berriz Loretopea Donostiako Kontxako hondartzan dagoen gunean, aurreko astelehenetik gaur arte debekatuta egon eta gero, itsasoko uretan E coli bakterioa (ur fekaletan egon ohi dena) antzeman zutelako.

Gurutze Gorriak zabaldu duenez, uretatik atzo hartutako bigarren laginak emaitza bikainak eman ditu, hori dela eta, bandera berdea nagusi da berriz.