Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostia

Bainua hartzea galarazi dute Kontxako gune batean, ura kutsatuta dagoelako

agentziak | erredakzioa

E coli bakterioak baimendutako maila gainditu du hainbatean. Gaur analisien emaitza berriak ezagutuko dituzte.

  • Artxiboko irudia: EFE

    Artxiboko irudia: EFE

Bainua hartzea debekatuta dago Loretopea Kontxako hondartza donostiarraren inguruan aurreko astelehenetik, ura kutsatuta dagoelako. Astero egiten dituzte analisiak eta orain egunero ari dira egiten, E coli bakterioak baimendutako maila gainditu duelako, Udaletik EFEri adierazi diotenez.

 

 

Atzo egindako analisien emaitzak ez dira gaur, osteguna, arte ezagutuko; hori dela eta, bandera gorriak jarraituko du hondartzan, bainu hartzea galarazita.

Eguzki kolektibo ekologistak Udalaren kudeaketa kritikatu du; bere ustean, "arazoak izaten jarraitzen du hondartzak kutsatuta daudenean herritarrei komunikatzeko unean".

Gainera, ohar baten bidez adierazi duenez, "ur fekalez" kutsatuta egon arren (bakterioa animalien eta gizakien hesteetan egoten da normalean) pertsona asko "naturaltasunez" sartu dira uretan, "agian bandera itsasoaren egoerarekin lotuta dagoela pentsatu dutelako eta, begirada batean, ez zaie iruditu horretarako arrazoirik zegoela".