Herriak eta Hiriak
Gasteiz
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
26 talde lehiatuko dira aurten Blusen eta Nesken Eguneko Ardo Upel Lasterketan, Gasteizen, uztailaren 25ean.
Argazkia: EiTB
Orotara 26 talde lehiatuko dira aurten Blusen eta Nesken Eguneko Ardo Upel Lasterketan, Gasteizen, uztailaren 25ean. Gainera, berrikuntza bat du aurtengo edizioak: umeek ere lasterketa "txikia" egingo dute, helduena hasi baino lehen.
Upel Lasterketa duela hiru urte egin zuten aurrenekoz, astoen lasterketa tradizional eta polemikoaren ordez.
Aurtengo edizioan, 15 koadrillatako 26 talde lehiatuko dira (lau pertsona talde bakoitzean). Lasterketa Plaza Berrian hasi eta amaituko da.
Lehenik eta behin, Upel Lasterketa Txikia egingo dute, umeena, eta ondoren Martin Fiz korrikalariak hasiera emango dio helduen lasterketari.
Saria 225 litro ardoko upel bat izango da, Bodegas Mitarterena.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa