Itxi

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia

Karpatxo eta Mekanitxin Bilboko Aste Nagusiaren umeentzako ekitaldietan izango dira

Agentziak | Erredakzioa

Las 28 integrantes de Bilboko Konpartsak celebrarán el Konpartsakide Eguna este sábado, 21 de julio, cuando se presentarán a los nuevos personajes.

  • Bilboko Aste Nagusiko umeentzako ekintzak / EFE.

    Bilboko Aste Nagusiko umeentzako ekintzak / EFE.

Bilboko Konpartsek protagonismo berezia eskainiko diete umeei 2018ko Aste Nagusian, Karpatxo eta Mekanitxin pertsonai berriekin. Umeentzako ekintzak gidatuko dituzte.

Larunbatean ospatuko dute Konpartsakide Eguna, uztailaren 21ean, Bilboko 28 konpartsek. Urtero egiten dute jaia, Aste Nagusiaren aterian. Aurten, abuztuaren 18tik 26ra izango da.

Larunbaterako prestatu duten egitarauan pintxo-lehiaketa, konpartsen arteko herri-bazkaria, haurrentzako ekitaldiak, erromeria eta elektrotxaranka izango dira. Tokiko produktuek garrantzi handia izango dute. Tomate eta piper berde dastatzea eskainiko da, eta gainera, Bizkaiko Txakolinarekin topa egingo dute.

Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaiak Konpartsakide Egunean izango dira. Aste Nagusian patinetean ibiliko dira, umeentzako ekitaldietan zehar. Ez dira faltako goitibeheretan, Gastro Txikian, piroteknia tailerrean, "sortu zure txosna" tailerrean, umeen kalejiran eta beste hainbat ekintzatan.

Bestalde, Bilboko Konpartsek ez dutela eraso sexistarik onartuko gogorarazi dute, "behingoz emakumeok jaiak libre bizi izateko".