19:07

Herriak eta Hiriak

Donostiako Aste Nagusia 2018

Goiak, sexu-erasoei buruz: 'Zer edo zer gaizki egin dugu gazteen kontzientziazioan'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Donostiako alkatearen hitzetan, Aste Nagusiko segurtasunak ez du hutsik egin, "sexu-eraso guztietan, atxiloketak izan direlako".

  • El alcalde de Donostia-San Sebastián, Eneko Goia. Foto: EiTB

    El alcalde de Donostia-San Sebastián, Eneko Goia. Foto: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eneko Goia Donostiako alkateak igande honetan adierazi duenez, Zurriola hondartzan kokatutako diskofestaren segurtasun-dispositiboa "handiagoa izan da, aurreko urteekin alderatuta".

Donostiako Aste Nagusiko aurtengo jaietan salatutako sexu-eraso gehienak zonalde horretan jazo dira. Dena dela, Goiak azpimarratu duenez, kasu guztietan atxiloketak izan dira, horrek esan nahi du, alkatearen hitzetan, "segurtasuna egon bazegoela, eta bitartekoak ez zirela falta".

EiTBri eskainitako elkarrizketan Goiak esan du erasoek ez dutela loturarik lekuarekin. "Ez nioke Zurriolako esparruari bereziki egotziko, hau da, ez dut uste zonalde horretan arazoren bat dagoenik; kontua da kontzientziazioa bakarrik ez dela nahikoa".

Alkatearen ustez, "emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunaren bidean zer edo zer gaizki egin dugu, eta beharbada berriro planteatu behar ditugu gazteei zuzendutako mezuak". Dena dela, Goiak gogoratu duenez, "eraso horien atzean bakarrik erantzule batzuk daude: erasotzaileak, hain zuzen; egiten duenak larrutik ordaintzen du".

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena