Itxi

2018/08/19

13:49

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Sexu-abusuak egotzita, Donostian atxilotutako azken bi gazteak aske utzi dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Donostiako Aste Nagusiko jaietan lau adingaberi sexu-abusuak eta sexu-erasoa egitea leporatu diete atxilotuei.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Igande honetan Donostiako Aste Nagusiko jaietan, sexu-abusuak leporatuta, atxilotutako 29 eta 22 urteko bi gizonezkoak aske utzi ditu epaileak. Lau adingaberi sexu-abusuak eta sexu-erasoa egitea egotzi diete atxilotuei.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotuetako bat, 29 urtekoa, birritan atxilotu du Ertzaintzak, adingabe beti sexu-erasoa eta beste bati sexu-abusuak egiteagatik.

Bigarren atxilotuak, ordea, 22 urte ditu, eta horri adingabe bati sexu-ukituak egitea egotzi diote.

-----------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;