Herriak eta Hiriak
Bilboko jaiak 2018
Zezenketarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Bilbon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tentsio uneak izan dira zezenketak ikustera zihoazen herritarren eta manifestarien artean. Bultzadak eta irainak, besteak beste, izan dira.
-
Zezenketarik Gabeko Hiria eskatu dute manifestariek. Argazkia: EFE
Ehunka lagun bildu dira larunbat arratsalde honetan Bilbon, Zezenketen aurkako eta Animalien aldeko Bizkaiko Elkarteak (CAAB) deituta, 'Bilbo, zezenketen kontra' lemapean.
Ametzola plazatik abiatu dute manifestazioa. Han bertan, martxa hasi aurretik, elkarretaratzea egin dute, zezen plazaren atarian, alegia, eta tentsio uneak izan dira zezenketak ikustera zihoazen herritarren eta manifestarien artean. Bultzadak eta irainak, besteak beste, izan dira. Ertzaintzak esku hartu behar izan du egoera baretzeko. Behin zezenketak hasita, manifestazioan hustu dute lekua zezenketen aurkakoek.
Manifestazioa Moyua plazan amaitu dute, eta agiria irakurri dute, aldarrikatuz "salbuespenik gabe, zezenekin lotutako ospakizun guztien abolizioa".
Bideoa: Zezenketen aldekoen eta kontrakoen arteko istiluak izan dira Bilbon: