cerrar buscador

Manifestazioak

1 / 30 Hurrengoa
Dernako herritarrek protesta egin dute agintarien kudeaketaren aurka

Dernako herritarrek protesta egin dute agintarien kudeaketaren aurka

Daniel zikloiak suntsitutako Dernako milaka bizilagun kalera atera dira Jalifa Haftar mariskalak (herrialdeko gizon indartsua) kontrolatutako Parlamentuaren aurka protesta egiteko. Milaka hildako eragin dituen hondamendiaren ondorioz bertako agintariek izandako jarrera salatu nahi izan dute.

EH Bilduk manifestazioa deitu du azaroaren 18rako Bilbon, lurralde ereduaren eztabaida bultzatzeko

EH Bilduk manifestazioa deitu du azaroaren 18rako Bilbon, "lurralde ereduaren eztabaida" bultzatzeko

Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren ustez, "78an giltzarrapoekin ixten saiatu ziren" lurralde eredua "krisian" dago gaur egun.
3 pertsona epaitu dituzte Tubacexeko greban desordena publikoak eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita

3 pertsona epaitu dituzte Tubacexeko greban desordena publikoak eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita

Auzipetutakoak ez dira Tubacexen langileak, babesa ematera joandako Aiaraldeko hiru gazte baizik. Desordena publikoak eta agintaritzaren kontrako atentatuaren ustezko delitua leporatzen diete. Fiskaltzak lau urte eta zazpi hilabeteko zigorra eskatu du eurentzat.  

Hiru pertsona epaituko dituzte gaurtik aurrera Tubacexeko protestetan parte hartu zutelakoan

Hiru pertsona epaituko dituzte gaurtik aurrera Tubacexeko protestetan parte hartu zutelakoan

Desordena publikoak eta agintaritzaren kontrako atentatua egotzita, lau urte eta eta zazpi hilabeteko zigorra eskatu dute eurentzat. Epaitegi atarian elkarretaratzea egin dute absoluzioa eskatzeko.
Milaka australiar atera dira kalera aborigenak Konstituzioan kontuan hartzearen aldeko botoa eskatzeko

Milaka australiar atera dira kalera aborigenak Konstituzioan kontuan hartzearen aldeko botoa eskatzeko

Urriaren 14ko erreferendumerako hilabete baino gutxiago falta denean, baiezkoa indarra galtzen ari da inkestetan.
PPk amnistiaren aurkako ekitaldi handi bat iragarri du Madrilen, inbestidura aurreko astebururako

PPk amnistiaren aurkako "ekitaldi handi bat" iragarri du Madrilen, inbestidura aurreko astebururako

Gamarraren hitzetan, Pedro Sanchezek helburu bakarra du amnistia aitortuta: "botoak jasotzea". Hain zuzen ere, horixe da Madrilen egingo duten manifestazioan salatu nahi dutena.
Etxaurren ikastolako familiek irtenbide bat eskatzen dute egoera ''jasanezin'' honekin amaitzeko

Etxaurren ikastolako familiek irtenbide bat eskatzen dute egoera ''jasanezin'' honekin amaitzeko

200 pertsona inguruk manifestazioa egin dute gaur Etxaurren ikastolaren inguruan, Eusko Jaurlaritzari eta enpresei eskola garraioaren gatazkari irtenbidea bilatzeko eskatzeko.

Dozenaka mila pertsona kalera atera dira amnistiak markatutako Diada egunean

Dozenaka mila pertsona kalera atera dira amnistiak markatutako Diada egunean

ANCren arabera, 800.000 lagun izan dira manifestazioan, eta Bartzelonako Udaltzaingoak 110.000ra jaitsi du kopurua. Edonola ere, esperotakoa baino jende gutxiago izan da martxan.
Turullek inozotasunean ez erortzeko deia egin du Estatuarekin negoziatzeko orduan

Turullek "inozotasunean ez erortzeko" deia egin du Estatuarekin negoziatzeko orduan

Junts alderdiko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, bere alderdiak "ez dio ezeri uko egingo", Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean egindako lore-eskaintzan. "Aldebakartasunari uko egitea nazioari uko egitea litzateke", gaineratu du.
Istiluak izan dira Txileko diktaduraren biktimak omentzeko martxaren amaieran

Istiluak izan dira Txileko diktaduraren biktimak omentzeko martxaren amaieran

Pinochetek emandako estatu-kolpearen 50. urteurrena gogoratzeko manifestazioaren amaieran, liskarrak izan dira manifestarien eta Poliziaren artean.

Sortu: ''Aldaketaren olatua martxan da Euskal Herrian''

Sortu: ''Aldaketaren olatua martxan da Euskal Herrian''

Sortuk manifestazioa egin du igande honetan Donostian, 'Independentziarako indarra' lelopean. "Errotikako eraldaketaren marea" bultzatuko duela esan du taldeak, "ziklo politiko berri bat" zabaldu den honetan.

''Erraustegia martxan jarriz geroztik, Gipuzkoako hondakinen kantitatea handitzen ari da''

''Erraustegia martxan jarriz geroztik, Gipuzkoako hondakinen kantitatea handitzen ari da''

Giza katea egin dute gaur Kontxako hondartzan, Zubietako erraustegia gaitzesteko, baita Bergaran eta Zumarragan instalazio berriak jartzeko proiektuak ere. Errausketaren Aurkako Mugimenduko kidea da Juan Miguel Galatras. EITB Mediari adierazi dionez, "Donostia % 41 bakarrik ari da birziklatzen".

Euskal pentsiodunek mobilizazioei ekingo diete berriro astelehenetik aurrera

Euskal pentsiodunek mobilizazioei ekingo diete berriro astelehenetik aurrera

Udako geldialdiaren ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzen jarraituko du.
Ehunka pertsona atera dira Rubialesen aurka Salamancan

Ehunka pertsona atera dira Rubialesen aurka Salamancan

"Se acabó" oihuen artean, ehunka lagunek manifestazioa egin dute gaur Salamancako Plaza Nagusian, Luis Rubialesen aurka. "Feminismoa kirolean ez da aukera bat" lelopean, adin guztietako pertsonak batu dira, Rubialesen behin betiko irteera eskatzeko eta Jenni Hermoso jokalariari babesa adierazteko.
ETAko presoen eskubideak aldarrikatu dituzte Sarek eta Bilboko Konpartsek

ETAko presoen eskubideak aldarrikatu dituzte Sarek eta Bilboko Konpartsek

Bilboko Aste Nagusiko egun handian Sarek eta Bilboko Konpartsek bat eginda aurten ere manifestazioa egin dute. Jai giroan, Sarek beste behin salatu du "oraindik ere euskal presoei salbuespenezko legedia aplikatzen zaiela".

Bilboko konpartsek poliziaren indarkeria salatu dute eta Aburtok agenteak errespetatzea eskatu du

Bilboko konpartsek "poliziaren indarkeria" salatu dute eta Aburtok agenteak "errespetatzea" eskatu du

Horrekin batera, igande gauean zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek "bortizkeriaren dimentsio berri bat" eragin zuela gaineratu dute.
Milaka pentsiodun kalera atera dira Bilbon gutxieneko 1080 euroko pentsioa eskatzeko

Milaka pentsiodun kalera atera dira Bilbon gutxieneko 1080 euroko pentsioa eskatzeko


Bilboko jaietan urtero egin ohi duten manifestazioan, pentsiodunak kalera atera dira etorkizuneko Gobernuari gogorarazteko "gobernatzen duenak gobernatu, pentsioak defendatzen" jarraituko dutela. Gainera, pentsioak KPI "errealaren" arabera igotzea eskatu dute, eta "ez batez bestekoaren arabera".

ETAko presoak etxera itzultzea aldarrikatu du  Sarek Donostian

ETAko presoak etxera itzultzea aldarrikatu du Sarek Donostian

"Etxera bidea gertu" leloa zeraman pankarta baten atzean egin dute manifestazioa. Fiskaltzak ETAko presoen gradu progresioen hiru laurdenen kontra helegitea jarri duela salatu du Sarek.

Zangoza kaleko aparkalekuaren proiektua gelditu izana ospatu dute herritarrek

Zangoza kaleko aparkalekuaren proiektua gelditu izana ospatu dute herritarrek

Zangoza kalearen azpian lurpeko aparkaleku bat eraikitzeko eta Gurutzeko Plaza urbanizatzeko proiektuak herritar batzuen protestak jaso dituenez, udalak bertan behera uztea erabaki du.

Ertzainak Gatazkan mugimenduak irailaren 4an ekingo dio berriz ere protestari

Ertzainak Gatazkan mugimenduak irailaren 4an ekingo dio berriz ere protestari

Behobiatik Frantziako mugarainoko ibilbidea egingo dute ibilgailu-karabanekin, Ertzaintzarentzat "hitzarmen duina" eskatzeko.
Donostiako Aste Nagusiaren testuinguruan aurten ere manifestazioa deitu du Sarek

Donostiako Aste Nagusiaren testuinguruan aurten ere manifestazioa deitu du Sarek

Sare Herritarraren arabera, "oraindik ere mobilizazioa hau deitu beharrean gaude, oraindik ere badelako zer egina euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera normalizatze bidean". Protesta Boulevardetik abiatuko da, 12:30ean.
Sarek manifestazioa egin du Gasteizen, ETAko presoen aurkako mendeku neurriak salatzeko

Sarek manifestazioa egin du Gasteizen, ETAko presoen aurkako "mendeku" neurriak salatzeko

Plataformak kritikatu egin du Fiskaltzak onartutako hirugarren mailako progresioen "erdia baino gehiago" errekurritu izana.
Baionako bestetan izandako azken sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Baionako bestetan izandako azken sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Jaiak hasi zirenetik, sexu-erasoak salatu dituzte bi emakumezkok. Baionako mugimendu feministak deituta, erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Baiona merkatu plazan.

Netanyahuren erreforma judizialaren aurkako protestek 30 aste bete dituzte

Netanyahuren erreforma judizialaren aurkako protestek 30 aste bete dituzte

200.000 pertsonatik gora bildu ziren atzo Tel Aviven, onartu berri duten lege berriaren kontrako azken manifestazioan. Israeldarrek salatu dutenez, Gobernua kontrolatzeko epaileen eskumenak murrizten ditu lege horrek.

Istilu larriak Poliziaren eta manifestarien artean Perun, urtarrileko protestetan hildakoen omenaldian

Istilu larriak Poliziaren eta manifestarien artean Perun, urtarrileko protestetan hildakoen omenaldian

Urtarrilaren 9an Peruko Gobernuaren aurka izandako martxan gutxienez 18 lagun hil ziren. Liman bildu dira biktimen senideak justizia eta Dina Boluarte presidentearen dimisio eske. 

Dina Boluarte presidentearen aurkako protesta handiak Perun, Independentziaren Egunaren ospakizunetan

Dina Boluarte presidentearen aurkako protesta handiak Perun, Independentziaren Egunaren ospakizunetan

Manifestariek Dina Boluarte presidentearen dimisioa eskatu dute, "Dina hiltzailea, herriak gaitzesten zaitu" oihupean. Bestalde, "adiskidetze handirako eta eztabaidarako deia" egin du Boluartek.

Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du, larunbateko sexu erasoak gaitzesteko

Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du, larunbateko sexu erasoak gaitzesteko

Joan den larunbatean Donostian izan ziren azken sexu erasoen aurrean, Udalak gaitzespena adierazteko elkarretaratzea egin du ostiral honetan, 13:00etan, udaletxe parean. Era berean, hirian egingo diren deialdiekin bat egiten duela adierazi du.

''Ertzainak gatazkan'' kolektiboaren protesta Bilbon

''Ertzainak gatazkan'' kolektiboaren protesta Bilbon

''Ertzainak gatazkan'' kolektiboak protesta egin du ostiral honetan Basurtuko Ospitalearen aurrean, EHUko Medikuntza fakultate berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian, Bilboko erdigunean.

Protesta jendetsuek aurrera jarraitzen dute Israelen, erreforma judizialaren onarpenaren atarian

Protesta jendetsuek aurrera jarraitzen dute Israelen, erreforma judizialaren onarpenaren atarian

Gainera, ehunka enpresak greba hasiko dute gaur, protesta gisa.
Ur kanoiak eta atxiloketak Israelen, beste protesta egun batean

Ur kanoiak eta atxiloketak Israelen, beste protesta egun batean

Israeldarrek beste protesta egun bat abiatu dute erreforma judizialaren inguruko bozketa parlamentarioaren atarian.

Milioi erdi pertsona batu dira Berlingo Harrotasunaren Desfilean

Milioi erdi pertsona batu dira Berlingo Harrotasunaren Desfilean

"Gure ahotsa izan" lemapean, jendetza izan da Alemaniako hiriburuko kaleetan, LGTBIQ+ komunitateren eskubideak aldarrikatzeko udako jairik ospetsuenean. 

Jerusalemerainoko martxa jendetsua egin dute Israelen, erreforma judizialaren aurka

Jerusalemerainoko martxa jendetsua egin dute Israelen, erreforma judizialaren aurka

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak proposatutako erreformak independentzia judiziala arriskuan jartzen duela diote manifestariek, eta bertan behera uzteko eskatu dute. 29 aste daramatzate protestetan, eta martxa gaur sartu da Jerusalemen.

Zortzi zauritu eta sei atxilotu Perun, Gobernuaren aurkako protestetan

Zortzi zauritu eta sei atxilotu Perun, Gobernuaren aurkako protestetan

Gobernuaren aurkako martxa Peruko Kongresuaren kanpoalderaino iritsi da Liman. Poliziarekin izandako liskarrek zortzi zauritu eta sei atxilotu utzi dituzte.

Pentsiodunen manifestazioa Bilbon, murrizketen aurka eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde

Pentsiodunen manifestazioa Bilbon, murrizketen aurka eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak dei egin die alderdi politiko guztiei, euren programek zer dioten argitu dezaten. "Sistema publikoari eutsi" behar zaio, mugimendu honen esanetan, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurotan finkatu behar da.

Lan-gatazkan ''inplikatu'' dadila exijitu dio Ertzaintzak PSE-EEri, berriro mariatxiekin egin duen  protestan

Lan-gatazkan ''inplikatu'' dadila exijitu dio Ertzaintzak PSE-EEri, berriro mariatxiekin egin duen protestan

Ertzaintzako ErNE, Esan eta SiPE sindikatuetako ordezkariak mariatxi talde batekin egin dute berriro protesta. Gaurkoan, PSE-EEren egoitzaren atarian elkartuko dira, Segurtasun Sailarekin duten lan gatazkan "inplikatu" daitezela exijitzeko sozialistei.

''Ertzainak Gatazkan'' mugimenduaren protesta-karabana batek auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo inguruan

''Ertzainak Gatazkan'' mugimenduaren protesta-karabana batek auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo inguruan

"Ertzainak Gatazkan" mugimenduak auto-karabana bat deitu du gaur goizerako Bilbo inguruan, euren lan-gatazka ikustarazteko. Twitterren argitaratutako txio batean "pazientzia handia" eskatu zien Bilbo inguruan ibiliko diren gidariei.

Trafikoa mantso dabil A-8an Barakaldo eta Bilbo artean eta BI-625ean Basauri eta Bilbo artean

Trafikoa mantso dabil A-8an Barakaldo eta Bilbo artean eta BI-625ean Basauri eta Bilbo artean

"Ertzainak gatazkan" mugimenduak gaur goizeko 7:30etik aurrera auto-ilara sortzeko deialdia egin zuen Bilbo inguruko errepideetan euren lan-gatazka ikustarazteko.
Kargu publikoetan dauden emakumeen argazkien erabilera sexistarik ez egiteko eskatu die Emakundek ertzainei

Kargu publikoetan dauden emakumeen argazkien erabilera sexistarik ez egiteko eskatu die Emakundek ertzainei

Euspel sindikatutik, bestalde, "minduta" daudela adierazi dute, "Ertzaintzaren barruan eta Ertzaintzatik kanpo benetako berdintasunaren alde borroka" egin dutelako.
Pentsiodunek manifestazioa egin dute Gasteizen, alderdiek euren aldarrikapenekin ''konpromisoa'' har dezaten

Pentsiodunek manifestazioa egin dute Gasteizen, alderdiek euren aldarrikapenekin ''konpromisoa'' har dezaten

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du larunbat honetan Gasteizen eta Donostian, alderdi politikoek euren aldarrikapenekin "konpromisoa" har dezaten eta Kongresuan pentsio "publiko eta duinak" defenda ditzaten.

Manifestariek Jerusalemgo eta Tel Aviveko errepideak itxi dituzte, protesta egun jendetsuan

Manifestariek Jerusalemgo eta Tel Aviveko errepideak itxi dituzte, protesta egun jendetsuan

"Erresistentzia-egun" hau Israelgo Parlamentuak arrazoizkotasunaren doktrina ezabatzen duen lege-proiektu bat lehen irakurketan onartu ondoren deitu da. Arrazoizkotasunaren doktrinarekin Gorenak gobernuaren erabakiak berrikusi eta atzera bota ditzake, arrazoizkoak diren ala ez kontuan hartuta.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena