Itxi

Herriak eta Hiriak

Ekimen bereziak

Bilboko ostalariek beranduago itxi ahalko dute, BIME, Halloween eta MTV Week tarteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Urriaren 26an, 27an eta 31n bi ordu beranduago itxiko dituzte tabernak, baita azaroaren 1etik 4ra ere. Egunez zabaltzen dituzten tabernetan eta terraza zerbitzuetan ez du eraginik izango.

  • ETBren bideo batetik ateratako argazkia

    ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Udalak bi ordu beranduago ixteko baimena eman die Bilboko ostalariei, urrian eta azaroan bertan egingo dituzten zenbait ekimen berezi tarteko. Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak egindako eskaria baimendu du, beraz, Udalak, ekimen horiek interes turistikoa dutela iritzita.

Hala, urriaren 26an eta 27an, BIME jaialdiaren kariaz, beranduago zarratuko dituzte tabernak, baita Halloween gauean ere, hots, urriaren 31n. Gainera, MTV Music Week dela eta, azaroaren 1etik 4ra ere baimen berezia izango dute.

Esan bezala, egunez zabaltzen duten ostalaritza establezimenduetan, taberna "osagarrietan" eta terraza zerbitzuetan ordutegi luzapenak ez du eraginik izango, ezta kalean edateko baimenean ere.