Itxi

kultura

MTV-ren sariak Bizkaian

MTV Music Week-en eskaintza musikala

EiTB.EUS

Muse eta Crystal Fighters San Mamesen arituko dira. Gainera, Los Planetasen, Belakoren, La Pegatinaren eta Mala Rodriguezenen kontzertuak iragarri dituzte.

  • Aste Nagusiko kontzertu baten irudia. EiTBko artxiboa

    Astea borobiltzeko 'kontzertu handia' izango da azaroaren 3an, San Mamesen. Argazkia: EiTB

Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan banatuko dituzte aurten, azaroaren 4an, MTV EMA Europe Music Awards sariak. Hitzordu hori baino lehen, AEBko telebista kateak kontzertuz jositako astea antolatu du Bizkaiko hainbat lekutan.

Honako hauek dira iragarritako emanaldiak:

Urriak 29, astelehena, Barakaldon (herriko plaza)

La Pegatina

Muchachito

Iseo & Dodosound With The Mousehunters

Revolta Permanent

Urriak 30, asteartea, Durangon (Landako gunea)

Mala Rodriguez

Nathy Peluso

Brisa Fenoy

Aneguria

Urriak 31, asteazkena, Getxon (Portu zaharra)

Wolf Alice

Belako

La Casa Azul

Was

Azaroak 1, osteguna, Bilbon

Los Planetas (Arriaga Antzokia)

Lori Mellers (Kafe Antzokia)

Azaroak 2, ostirala, Bilbon (Azkuna Zentroa)

MTV Breaks ekitaldia egingo dute. Arlo horretan "aditu eta eragile ezagunenak" izango dituzte bertan, gazte eta zaleen gozagarri. Egunaren amaieran, MTV Breaks Awards sariak banatuko dituzte.

Azaroak 3, larunbata, Bilbon (San Mames)

Muse

Crystal Fighters