Itxi

Herriak eta Hiriak

Iruñea

Festa bat ospatzen ari ziren 73 gazte aterarazi dituzte Iruñeko etxebizitza batetik

Agentziak | Erredakzioa

Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak eraikineko eskaileran zeuden pertsonak ere irtenarazi behar izan ditu, Antso Azkarraren etorbidean.

73 gazte aterarazi ditu Iruñeko Udaltzaingoak Nafarroako hiriburuko etxebizitza batetik, festa bat ospatzen ari zirelako.

Poliziak Twitterren argitaratu duenez, Antso Azkarraren etorbidean dago etxebizitza. Eraikineko eskaileretan ere jaian parte hartzen ari ziren pertsonak zeuden.

Dirudienez, auzokideek, ohartarazi zuten Udaltzaingoa, "minduta eta haserre".