Gizartea -

Nafarroa

105 pertsona festa batetik irtenarazi dituzte, Iruñeko pisu batean

Arduradunari zigor administratibo bat jarri diote, bizilagunen deskantsua aztoratzeagatik, Gizalege Ordenantzak jasotakoaren arabera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 105 pertsona aterarazi ditu Iruñeko (Nafarroa) Iturralama auzoko pisu batetik. Dirudienez, ikasleen festa bat egiten ari ziren, eta bizilagunek bertako zalaparta salatu dute.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, 00:45ean Iturrama auzoko etxebizitza-bloke batetik joateko eskatu diote, ikasle festa bat bizilagunei enbarazu egiten ari zela esanez.

Agenteak bertaratu bezain berri, pisu zehatz batetik zetorren zalaparta entzun dute, bertara sartu dira, eta pertsona asko zeudela ikusi dute. Ondorioz, arduradunari eragozpenak amaitzeko eta denak etxetik irteteko eskatu diote.

Une horretan barruan zeuden gazte guztiak zenbatu ahal izan dituzte, 105, hain zuzen ere. Etxebizitza hutsik geratu da.

Arduradunari zigor administratibo bat jarri diote, bizilagunen deskantsua aztoratzeagatik, Gizalege Ordenantzak jasotakoaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Gazteak azken ordukoa