Itxi

Herriak eta Hiriak

Gabon gaua

Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatu dituzte Euskal Herriko etxeetan

eitb.eus

Milaka umek eta helduk Olentzero eta Mari Domingi hartu dituzte arratsaldean, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Bilbora igandean heldu zen.

1:24

Milaka umek eta helduk parte hartu dute Donostian, Gasteizen eta Iruñean Olentzero eta Mari Domingi harrera egiteko kalejiretan. Dagoeneko, opari guztiak dituzte prest Euskal Herriko etxeetan banatzeko. Igandean Bilboko kaleetan zehar ibili ziren.

Ikazkina eta artzaina menditik heldu dira Euskal Herriko hiri eta herri guztietara. Txikienen eskutitzak jaso ostean, prest dira opariak banatzeko.

Donostian, Olentzero eta Mari Domingi oinez jaitsi dira Urgul menditik Gipuzkoako hiriburuko kaleetara. Txikien –eta ez hain txikien- gutunak jaso dituzte, eta lanean jarri dira.

20181224195217_olentzero-donostian_

Gasteizen, 400 bat pertsonak hartu dute parte Olentzero, Mari Domingi eta lantalde osoaren kalejiran. Ilusioz hartu dituzte haurrek.

 

 

Bilbon, igandeko desfilearen ondoren, Olentzerok umeen gutunak jaso ditu Arriaga antzokian, goizean, eta gero Bizkaiko beste udalerrietara joan da.

 

 

Olentzerok ez du Iruñeko urteroko hitzordua galdu. Gozoki eta opari askorekin heldu da Nafarroako hiriburura. Milaka umek eta helduk hartu dute.