Itxi

Herriak eta Hiriak

Abisu horia

Gasteizko Udalak larrialdi aurreko fasea aktibatuko du 12:00etan, elurra dela eta

EiTB.EUS

Gaurko 12:00etatik osteguneko 10:00ak arte, elur kota 200 eta 400 metro artean kokatuko dela diote iragarpen meteorologikoek.

  • Elurra Gasteizen

    Elurra Gasteizen. 2018ko elurtearen irudia: EFE

Gaur, asteazkena, Larrialdietako Udal Plana aktibatuko du Gasteizko Udalak 12:00etan, 21:00etatik aurrera elurra egin lezakeela iragarri baitute.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du gauerditik aurrera, ostegun goizeko 10:00ak arte.

Tarte horretan, elurra egin lezakeela diote eguraldi iragarpenek; elur kota 200-400 metrora jaitsiko dela, hain zuzen ere, eta 3 zentimetrora arteko geruza era litekeela.

Larrialdi aurreko fase horretan, besteak beste, suhiltzaileen laguntza izango dute errepidea garbitzeko.