Herriak eta Hiriak
Bilboko Aratusteak
Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Miren de Miguel sopranoa, Farolin eta Zarambolas
Agentziak | Erredakzioa
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizionaletan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz.
-
Xabi Aburruzaga trikitilaria. Argazkia: Bilboko Udala
Jai Batzorde Mistoak, Bilboko Udaleko zein Bilboko Konpartsetako ordezkariek osatua, Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zarambolas. Aurten, Xabier Aburruzaga trikitilaria eta Miren de Miguel aktore eta sopranoa izango dira Farolin eta Zarambolas, hurrenez hurren, Bilboko Udalak agiri batean jakitera eman duenez.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz.
Xabi Aburruzaga txikitatik musikarekiko grina izan duen nazioarteko trikitilaria da. Zazpi urterekin solfeoa ikasten hasi eta urte bat beranduago pianoko akordeoia jotzen zuen dagoeneko.
Rufino Arrolak trikitixaren munduan murgildu zuen. 1999an lehendabiziko diskoa kaleratu zuen, eta geroztik, hainbat sari irabazi ditu. Zenbait liburu eta disko ere argitaratu ditu, euskal kultura munduko txoko desberdinetara eramanez.
Aste Nagusian, Aburruzagak bere txikitixaz Txupineren eguna alaitzen du. Horrela, Txupineren Trikitilari bihurtu da.
Miren de Miguel Bilboko soprano, aktore, egile eta komunikatzailea da. Bere aburuz, “sopranoa da buru-belarri. Baita kabareteko-artista jaiotzez, egilea ezinbestez, kazetaria EHUren erruz eta komunikatzailea, baita Social Media Marketingeko edukien arduradun gogoz ere”.
Miren de Miguel Bilboko soprano, aktore, egile eta komunikatzailea. Argazkia: Bilboko Udala