Itxi

Herriak eta Hiriak

Apirilak 11

Trafiko aldaketak izango dira gaur Bilbon, Korrika dela eta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aldaketa garrantzitsuenak 11:45 eta 16:20 bitartean egingo dituzte. Zorrotzatik sartuko da lasterketa Bilbora, eta Elorrietatik aterako da, arratsaldean, Erandiorako bidea hartuta.

  • 20. Korrika, Bilbon

    20. Korrika, Bilbon. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, ostegunarekin, trafiko aldaketak izango dira, Korrika dela eta. Tarteka garraio publikoari ere eragingo dio euskararen aldeko lasterketak Bilbotik egingo duen ibilbideak.

Aldaketa garrantzitsuenak 11:45 eta 16:20 bitartean egingo dituzte. Zorrotzatik sartuko da lasterketa Bilbora, eta Elorrietatik aterako da, arratsaldean, Erandiorako bidea hartuta. Aurretik, baina, Bizkaiko hiriburuko auzo guztietatik pasatuko da.

Hauxe izango da Korrikaren ibilbidea Bilbon:

- 11:48 Zorrotza

- 12:39 Errekalde

- 12:48 Irala-Miribilla

- 13:05 Alde Zaharra-Abusu

- 13:35 Bolueta-Txurdinaga-Otxarkoaga-Txurdinaga

- 14:00 Santutxu-Begoña-Uribarri

- 14:36 Zazpikaleak

- 14:52 Abando-Indautxu

- 15:52 Deustu-Ibarrekolanda-San Ignacio-Elorrieta