09:50

Herriak eta Hiriak

Jaiak

Sanprudentzioak iragartzeko pregoia egingo dute gaur Gasteizko Principal Antzokian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Festak hasi orduko egiten dituzten ospakizunak larunbatean hasiko dira, baina erretreta ez da apirilaren 27ra arte iritsiko. Horrekin iragarriko dute jaiak hasteko egun bakarra falta dela.

  • Gasteizko Principal Antzokia

    Principal Antzokia. Argazkia: Gasteizko Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbideko arduradunei egokitu zaie aurten San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko jaiak iragartzeko pregoia ematea. Gaur bertan hartuko du ekitaldia Gasteizko Principal Antzokiak.

Beraz, Aste Santuarekin batera abiatuko dituzte festak hasi orduko egin ohi dituzten ospakizunak. Izan ere, larunbat honetan jai giroa izango da nagusi Arabako hiriburuan.

Besteak beste, Arabako XXXV. Fanfarre Eguna ospatuko dute, Biotzatarrak, Ezberdinak, Indarra, Kirrinka, Aramangelu eta Sei Gurpil taldeen kalejirekin. Ondoren, "Erretreta", "Arabako Martxa", "Danborrada" eta Deportivo Alavesen himnoa entzungo dira Probintzia plazan.

Larunbatean bertan, Arabako ohiko plateren LIV. lehiaketa, Arabako Errioxako ardo dastatzearen L. lehiaketa, 800 txistor pintxoren banaketa eta Arabako Kuadrillen Erakusketa egingo dute. Bertan, Arabako Kuadrilletako eta Trebiñuko produktuak erakutsi eta saltzeaz gain, Arabako turismo eskaintza, ostatuak, ibilbideak eta gastronomia sustatzeko proposamenak izango dira nagusi.

Halere, bi aste itxaron beharko dute Armentian San Prudentzio egunaz gozatu nahi dutenek. Ohi bezala, apirilaren 28an izango da ospakizun nagusia, baina egun bat lehenago erretreta joko dute, festen hasiera iragartzeko.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena