Itxi

Herriak eta Hiriak

Apirilak 14, igandea

Aldaketak Gasteizko garraio publikoan eta trafikoan, Korrika dela eta

EiTB.EUS

Prado, San Frantzisko eta Independentzia kaleetako eta San Bizente aldapako galtzadak itxita egongo dira 11:00etatik aurrera. Autobus, tranbia eta taxi zerbitzuan ere eragina izango du Korrikak.

  • Korrika Gasteizen

    20. Korrika Gasteizen. ETBren bideo batetik ateratako irudia

2.500 kilometroko ibilbidea egin eta Euskal Herriko udalerri gehienak zeharkatu ostean, Korrikak Gasteizen emango ditu azken urratsak igande honetan, apirilaren 14an.

Egun horretan, euskaltzalez jantziko da Arabako hiriburua. Aurreikusitakoaren arabera, jende andana bilduko da bertan, eta, hori dela eta, ibilbidetik kanpo dauden errepideak erabiltzeko gomendioa egin die Udalak autoz ibiltzen direnei.

Korrika 08:20an sartuko da Gasteizen, eta hiriko bazter gehienak harrapatuko ditu lau ordutan.

Horregatik, trafikoa ohi baino astunagoa izango da Korrika pasatzen den lekuetan:

A-3002 Bergarako errepidea - Barratxi kalea - Gamarrako atea - Artapadura kalea - Agirrelanda kalea - Zadorra hiribidea - Abetxukuko zubia - Presa kalea - Kristo kalea - Laubideta kalea - Abetxukuko errepidea - Abetxukuko zubia - Arriagako atea - Luis Olariaga kalea - Baiona kalea - Donostia kalea - Landaberde kalea - Wellingtongo Dukearen kalea - Antonio Machado kalea - Oto hiribidea - Ehari - Hans Christian Andersen kalea - Henry Morton Stanley kalea - Ozeano Barea kalea - Zabalgana hiribidea - Gaztelako atea - Fontetxako Gazteluaren kalea - Ozioko Gazteluaren kalea - Ariznabarra kalea - Gaztelako atea - Rosalia de Castro kalea - Salbaterrabide - Araba kalea - Zumakadi ibilbidea - Jacinto Benavente kalea - Florida kalea - Iliada ibilbidea - Salburua bulebarra - Joan Karlos I.aren hiribidea - Andaluzia kalea - Burgos kalea - Ballester Apezpikuaren kalea - Nafarroako Errege-Erreginen kalea - Gasteizko Taldearen kalea - Arriagako atea - Venezuela kalea - Paraguai kalea - Konstituzio plaza - Gorbeia kalea - Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea - Zaramaga kalea - Gasteiz hiribidea - San Viator kalea - Kolonbia kalea - Ekuador kalea - Mexiko kalea - Adriano Vl.aren kalea - Gasteiz hiribidea - Laskarai kalea - Gaztelako atea - Senda ibilbidea - Manuel Iradier kalea - Berpizkundearen plaza - Pio Xll.aren kalea - Aiala Kantzilerraren kalea - Herrandarren kalea - Olagibel kalea - Judimendi hiribidea - Done Jakue hiribidea - Herrandarren kalea - Errege-Erregina Katolikoen kalea - Simon de Anda kalea - Basoa kalea - Gorbeia kalea - Gurutze Zuriko kalea - Andre Maria Zuriaren Koroatzearen kalea - San Ignazio Loiolakoaren kalea - Bilbo plaza - Frantzia kalea - Bake kalea - Ortiz de Zarate kalea - Florida kalea - Dato kalea - Posta kalea - Andre Maria Zuriaren plaza.

Ibilbidearen azken zatian debekatu egingo dituzte ibilgailuen joan-etorriak, lasterketa bukatu arte.

Trafiko aldaketak

Prado, San Frantzisko eta Independentzia kaleetako eta San Bizente aldapako galtzadak itxita egongo dira 11:00etatik ekitaldia ixteko egingo den jaia bukatu arte, 22:00ak arte.

Garraio publikoa

Lasterketak autobusen eta taxien zerbitzuei ere eragingo die.

Gainera, tranbiak ez du zerbitzurik emango 10:30etik 12:30era Angulema eta Legebiltzarra geltokien artean.