Itxi

Herriak eta Hiriak

Iruzurra

Barakaldon argi ikuskatzaile faltsuak dabiltzala ohartarazi du Ertzaintzak

agentziak | erredakzioa

Konpainia elektrikoetako ikuskatzaile gisa aurkezten dira etxeetan eta diru kantitate handiak eskatzen dizkiete bizilagunei argi kontagailua aldatzearen truke.

Barakaldon argi ikuskatzaile faltsuak dabiltzala ohartarazi du Ertzaintzak. Horren arabera, konpainia elektrikoetako ikuskatzaile gisa aurkezten dira etxeetan eta diru kantitate handiak eskatzen dizkiete bizilagunei argi kontagailua aldatzearen truke.

Asteazkenean, maiatzaren 15ean, izan zuten iruzur horietako baten berri. Izan ere, adineko emakume batek diru kantitate handia eman zien ustezko ikuskatzaileei kontadorea aldatzearen truke. Emakumeak dirua eman bazien ere, iruzurgileek gehiago eskatzen zioten. Biktimaren bankuko langile batek eman zuen iruzurraren berri, biktimak atera nahi zuen kopurua ustezko iruzurgile batzuei emateko izan zitekeelakoan.

Horrenbestez, agenteak biktimaren etxera joan ziren, baina ikuskatzaileak alde eginda zeuden ordurako. Momentuz, Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko eta ustezko iruzurgileak epaileerenera eramateko.

Bestalde, etxera joaten diren profesionalei egiaztagiria eskatzeko eta ezezagunei lanik egiten ez uzteko aholkatu du Ertzaintzak.