Itxi

Herriak eta Hiriak

GASTEIZ

350 ekintzatik gora egongo dira Gasteizko jaietan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ekintza gehiago jarri dira egitarauan, 350etik gora, eta 790.000 euroko aurrekontua izango dute.

1:07
Gasteizko jaiak. Argazia: EiTB

Andre Maria Zuriaren omenezko jaietan, uztailaren 4tik 9ra, adin guztietarako 350 ekintza baino gehiago izango dira Gasteizen, aurreko egunetan egingo direnak barne.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Estibaliz Canto Kultura zinegotziak jaien nondik norakoak aurkeztu dituzte eta egun horietan "pertsona guztiekiko errespetua" bermatzea defendatu dute, sexu-indarkeria eta LGTBI kolektiboaren aurkako erasoak saihesteko.

Aurtengo edizioan ekintza gehiago jarri dira egitarauan, 350etik gora, eta 790.000 euroko aurrekontua izango dute.

Abuztuaren 4an emango zaie hasiera jaiei Zeledonen jaitsierarekin. Aurretik, abuztuaren 2an, Kepa Sojo zinemagileak emango du jaietako pregoia; eta hurrengo egunean musika elektronikoa egongo da Foru plazan ‘Los 40 Sessions’ DJ-en eskutik.

Musika izango da gaueko giroaren oinarrietako bat jaietan. Foru plazan Huntza, La M.O.D.A, Fangoria, Gatillazo eta Mago de Oz taldeek jardungo dute.

Aihotz plazan, aldiz, euskarazko musika eskainiko da Joseba Tapia, Modus Operandi, NoGEN eta Anje Duhalderen eskutik.

Bestalde, orkestra handien ekitaldiak entzungo dira gauero Espainia Plazan, eta berbenak egongo dira Arka plazan.

Suak abuztuaren 5etik 8ra egongo dira Mendizabala azokan, eta haurrentzako ekitaldiak hiri guztian banatuko dira.