18:19

Herriak eta Hiriak

Sanferminak 2019

Sanferminei amaiera emango die Pamplonesak gauerdian, 'Gaixoa Ni' abestuta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sanferminak ixteko ekitaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en eta ETB1en emitituko den 'Gaixoa Ni' saio berezian.

  • 2018ko 'Gaixoa Ni'ren artxiboko irudia

    2018ko 'Gaixoa Ni'ren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Sanferminetako jaiei amaiera emango die Pamplonesak igande gau honetan, ohiko 'Gaixoa Ni' kantarekin. Udal musika bandaren kideek txupinazoa bota dute jaien hasieran, eta horiek ixteko ekitaldian ere parte hartuko dute. 'Gaixoa Ni' abestuko dute, milaka herritarren ahotsekin batera, gaueko hamabietan, Udaletxeko Plazan.

EiTB1ek eta eitb.eus-ek San Fermin jaien amaiera eskainiko dute zuzenean. 'Gaixoa Ni' izenburuko saio berezia aurkeztuko dute Maite Eskarmendik eta Aritz Agirrek, 23:30etatik aurrera. Udaletxe Plazako giroa eskaintzeaz gain, Iruñeko sanferminek utzi dituzten unerik onenak gogoratuko dituzte saio berezi horretan.

Nazioarte eta Estatu mailako 100 kazetari inguru izango dira bihar gauean Iruñeko Udalatxe Plazan 'Gaixoa Ni' ekitaldiaren jarraipena egiten. Sanferminen irudia mundu osora zabaltzen ibili dira egunotan 400 kazetari eta kameralari baino gehiago.

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak Nazioarteko Kazetaritza Bulegoa prestatu zuten Baluarten eta, baliabide guztiaz hornituta, kazetariek handik egin dute egunero lan.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena