Herriak eta Hiriak
Gipuzkoa
EITB.EUS
Horrez gain, hondartza ondoko bi eremu eta Amaia plaza pareko aparkalekua grabaketa-taldearentzat gordeta egongo dira.
Zumaiako Itzurun hondartza. Argazkia: Koldo del Horno
Woody Allen AEBko zuzendaria Gipuzkoan da egunotan bere azken filma grabatzen. Hainbat egunez hiriburuan egon ondoren, gaur Zumaian egingo dute filmatzea. Hori dela eta, Itzurun hondartzaren zati bat itxita egongo da (09:30etik 19:30era).
Zumaiako Udalak ohar batean zehaztu duenez, grabaketa-taldeak beretzat izango du hondartzaren erdialdetik eskumara dagoen tartea. Herritarrek hondartzaren gainerako espazioa erabili ahal izango dute egun osoan.
Horrez gain, aparkatzeko hainbat eremu ere erreserbatuta edukiko ditu filmatze-taldeak. Igande goizetik astelehen gauera bitartean, Amaia plazaren pareko aparkaleku-eremua itxita egongo da. Halaber, Itzurun hondartzaren pareko aldapan dauden aparkalekuak ere grabaketa-ekipoarentzat gordeta egongo dira, goizetik. Azkenik, Itzurun Zuhaizbidearen azken zatian eta hondartzara jaisteko aldapan, grabaketa-taldearen makinaria eta kamioiak egongo dira, baina ez du herritarrak bertatik pasatzeko inolako eragozpenik sortuko.
Astelehenean, uztailaren 22an, Itzurun hondartzan egingo duten grabaketak eragingo dituen aldaketak
— Zumaiako Udala (@ZumaiakoUdala) 19 de julio de 2019
EU: https://t.co/oeGzmYU6FS
Los cambios que producirá la grabación que tendrá lugar el lunes 22 de julio en la playa itzurun
ES: https://t.co/5hCkVinZoq#Zumaia pic.twitter.com/mU1pFjdlBx
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa