Itxi

Herriak eta Hiriak

BILBOKO JAIAK

Helduentzako eta gaztentzako dantzaldiak eskainiko dituzte Bilboko Aste Nagusian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurten, Plaza Biribilean izango dira,20:00etan eta 23:15ean.

  • Bilboko Aste Nagusiko dantzaldia.

    Bilboko Aste Nagusiko dantzaldia. Argazkia: Bilboko Udala.

Bilboko Udalak Aste Nagusiko dantzaldi tradizionalak lekuz aldatuko ditu, Arenaletik Plaza Biribilera. Egunero bi saio eskainiko dituzte, abuztuaren 17tik 24ra. Horietako bat pertsona helduentzat egingo dute, 20:00etan; bestea, aldiz, gaztentzat izango da, 23:15ean.

Bilboko Udalak ohar batean adierazi duenez, arratsaldeko zortzietan egingo dutena adineko pertsonei bideratuta dago, urtean zehar dantzaldien bidez bultzatzen duten “zahartze aktiboa” sustatzeko.

Gainera, “hirigunetik gertuago” dagoen eta “zabalagoa” den kokapen berriak dantzaldiak prestatzeko “erosotasun eta arrakasta handiagoaekarriko ditu, Udalaren arabera.

Dantzaldi guztiak 02:00ak aldera amaituko dira, eta horietan “atzoko eta gaurko” abestiak jarriko dituzte.

Guztira, zortzi musika talde arituko dira Bilboko jaietako dantzaldietan:

- Abuztuak 17, larunbata: Show Revelacion

- Abuztuak 18, igandea: Luhartz

- Abuztuak 19, astelehena: Pasito Show

- Abuztuak 20, asteartea: En Esencia

- Abuztuak 21, asteazkena: Show Revelacion

- Abuztuak 22, osteguna: Akerbeltz

- Abuztuak 23, ostirala,

20:00 Aiko Taldea

23:15 Oxabi

- Abuztuak 24, larunbata

20:00 Grupo Pergola

23:15 Elite