11:44

Herriak eta Hiriak

Bilbo

Gargantua Arriaga plazara itzuliko da Aste Nagusian

EITB.EUS

Erraldoi ume-jaleak 165 urte bete ditu aurten, eta Bilboko Konpartsek festen erdigunera ekarri nahi izan dute urtebetetze borobila ospatzeko.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gargantua, erraldoi ume-jale ezaguna, Arriaga plazara itzuliko da aurtengo Aste Nagusian, Bilboko Konpartsak Federazioak iragarri duenez.

Pertsonaia ezagunak 165 urte betetzen ditu aurten, eta, urtebetetzea baliatuta, festen erdigunera hurbiltzearen alde egin dute Bilboko 28 konpartsek. Erraldoi ezagun horrez gain, Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaia berriez gozatu ahalko dute etxeko txikienek, eta serigrafia eta goitibehera tailerrak ere izango dira. Azken horretan, bakoitzak bere goitibehera egin ahalko du, "ondoren jaitsiera txikian estreinatzeko", Bilboko Konpartsetako kideen esanetan.

Beste hamaika jarduera antolatu dituzte haur programazioaren baitan: Irrien Lagunen antzezlana, erraldoi izateko Ondalanek eskainiko duen aukera, kartoi-banda eta umeen kalejira, "sortu zure txosna" ekimena, eta txikien saio gastronomikoak...

Guztira, 566 ekitaldi antolatu dituzte Bilboko Konpartsek aurtengo Aste Nagusirako. Aipatzekoak dira, besteak beste, goitibeheren jaitsiera eta lehiaketa gastronomikoak (patata-tortilla, marmitako edota bakailao lehiaketak, esaterako).

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena