Itxi

Sanferminak

sanferminak 2016

410 ekitaldi baino gehiago aurtengo sanferminetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sanferminetako programazioa 'el Tuli'k jaurtiko duen txupinazoarekin hasiko da eta, adin eta gustu guztientzako ehunka ekitaldi gehiago izango ditu.

Iruñako Udalak 410 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu 2016ko sanferminetarako. Udalaren helburua, jai herrikoiak, anitzak eta parte hartzeko aukerak eskaintzen dituen programa antolatzea izan da. Guzti honez gain, hiriko hainbat gunetan agenda ofizialetik kanpo antolatzen diren beste ekitaldi batzuk ere gehitu behar dira.

Astearte honetan aurkeztu duten programan "herritarrak izango dira protagonista", adierazi dute udaleko iturriek, "gure asmoa herritarrentzat jaiak berreskuratzea izan da".

Sanferminetako programazio ofiziala ‘el Tulik’ txupinazoa jaurtitzen duen momentuan hasiko da. Maider Beloki, kulturako zinegotzi delegatuaren arabera, programa berri honek  ‘adin, gustu eta ordutegi guztietarako ekitaldiak eskaintzen ditu’.

Musika, dantzaldiak, haurrentzako txotxongiloak, kaleko antzerkiak , kirol eta folklore jaialdiak edo, su artifizialak, denetik izango da sanferminetan.

Ekitaldi guztien artean, % 67a musika ikuskizunak izango dira, % 22 haurrentzat eta familientzat zuzendutako ekitaldiak, eta % 6 zezenketekin lotutako ikuskizunak.

o ikuskizunak.

o ikuskizunak.