cerrar buscador

11:19

Sanferminak

SANFERMINAK 2016

Kalean txiza ez egiteko produktu bat emango dute sanferminetan

Agentziak | erredakzioa

Kalean txiza egiteagatik sortzen den kiratsa eta zikinkeria saihestu nahi ditu Iruñeko Udalak Sanferminetan.

  • Txizaren aurkako produktu bat emango dute Iruñeko kaleetan lehen aldiz

    Txizaren aurkako produktu bat emango dute Iruñeko kaleetan lehen aldiz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iruñeko Udalak Kalean txiza ez egiteko produktu bat emango du lehenengo aldiz, sanferminetan. Horrela, kaleetan sortzen den kiratsa eta zikinkeria saihestu nahi ditu jaietan.

Likido garden hau hiriko hainbat kaleetako fatxada izkinatan, petril edo antzeko tokietan emango dute. Udalak denetara 500 metro koadrotan emango du likidoa.

CK-Splash Back izeneko produktu hau arrakasta handiarekin probatu dute lehenago Gasteizen, Donostian eta Hernanin eta orain, lehenengo aldiz aplikatuko dute Nafarroako hiribuan.

Norbaitek, likidoa eman duten tokian txiza egiten badu, prakak eta zapatilak zikinduko ditu, izan ere, likidoak txiza errebotatzen du. Modu honetan, hormek ez dute gernua xurgatuko eta beraz, ez da usain txarrik egongo.

Udalaren arabera, sanferminetan kaleetako txizak garbitzeak 10.000 euroko kostua dauka.

Iaz, jaietan bakarrik, 76 laguni jarri zioten isuna Iruñean eta, urte osoan 614 laguni. Kalean txiza egiteagatiko isuna 300 eurokoa da.

Iruzkinak