18:23

Sanferminak

Segurtasun neurriak

Iruñeak kamerak jarriko ditu entzierroan, arau-hausteak atzemateko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ia 3.500 poliziak bermatuko dute jaien et herritarren segurtasuna.

  • Iazko uztailaren 14ko entzierroa. EFE

    Iazko uztailaren 14ko entzierroa. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Orotara 3.450 polizia arituko dira sanferminetan, jaien eta herritarren segurtasuna bermatzeko.

Hain zuzen ere, Guardia Zibilak 1.400 agente izango ditu Iruñeko kaleetan; Espainiako Poliziak, 900; Foruzaingoak, 750; eta, Udaltzaingoak, 400. Horiez gain, Babes Zibilak ere 124 laguntzaile izango ditu.

Segurtasun lanak koordinatzeko helburuz, gaur bilera egin dute Carmen Alba Espainiako Gobernuko ordezkariak, Maria Jose Beaumont Barne kontseilariak, Aritz Romeo Segurtasun zinegotziak eta Segurtasun Indarretako ordezkariek.

Beaumontek prentsaurrekoan azaldu duenez, helburua da "herritarren kezka bakarra dibertitzea izatea", eta, horretarako, "segurtasun osoak ondo antolatuta egon behar du".

Gainera, sanferminetarako ez dela alerta terroristarik espero gaineratu du.

Carmen Albak nabarmendu du arreta berezia jarriko dutela lapurretak prebenitzeko, "jaietako arazo nagusia" izan ohi baita. Era berean, prebentzio kontrolak abiatuko dituzte drogen kontsumoa ohikoa den lekuetan eta autobus eta tren geltokietan.

Guardia Zibilak eta Foruzaingoak droga eta alkohol kontrolak egingo dituzte egun osoan, hiriburuaren sarreretan eta irteeretan.

Aritz Romeok zehaztu duenez, Udalak "esfortzu berezia" egingo du, eta, horren haritik, bereizmen handiko kamerak jarriko ditu txupinazoan, sexu erasoen aurka borroka egiteko. Hainbat polizia kale-jantzian izango dira plazan.

Aurten, gainera, entzierroaren ibilbidean ere jarriko dituzte kamerak, arauak betetzea bermatzeko. "Entzierroa oso arriskutsua, eta ezin da edozein modutan korritu", ohartarazi du zinegotziak.

du zinegotziak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena