Sanferminak
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Denera, hamabost gizonezko atxilotu dituzte sanfermin jaietan; sei, sexu erasoak egitea egotzita, eta bederatzi, sexu abusuak egiteagatik.
Albisteak (3)
Beste hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean, San Fermin jaietan 'ukituak' egitea leporatuta. Denera, hamabost gizonezko atxilotu dituzte: sei, sexu erasoak egitea egotzita, eta bederatzi, sexu abusuak egiteagatik.
Iruñeko Udaleko Babes Zibilerako Batzordeak jakitera eman duenez, salatutako kasuen % 80n ustezko erasotzaileak atxilotu dituzte. Gaur aurtengo sanferminetan jasotako salaketen inguruko datuak eman dituzte: lau salaketa jaso dira, sexu erasoekin lotuta; bat, sexu eraso saiakeragatik, eta hamar, ukituengatik. Azken horietako bat, dena dela, artxibatu egin dute, faltsua dela frogatu eta gero. Emakumearen kontrako izapideak abiatu dituzte, delitu simulazioa eta legez kontrako atxiloketa egotzita.
Aipatutako azken hiru atxiloketak Udaltzaingoak egin ditu, Iruñean bertan: Labriteko aldapan, Foruen plazan eta Tafalla kalean atzo iluntzean eta gaur goizean egindako ustezko erasoekin lotuta egin dira atxiloketok.
Iruñeko Udalak segurtasun unitatearen "eraginkortasun maila handia" nabarmendu du, eta, era berean, salaketa jartzearen garrantzia azpimarratu du.
Udalak, halaber, dei egin die herritarrei, sexu erasoen aurrean jarrera aktiboa izateko eta onargarriak ez diren jarrerak berehala salatzeko.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa